14:20

Txirrindularitza

Igandean

Goi-mailako lehia izango da Lombardiako Giroan

Erredakzioa

Tropelak 254 kilometroko ibilbidea egin beharko du, Como eta Bergamo artean. Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • 'Purito', Contador eta Valverde, faborito nagusien artean. Efe.

    'Purito', Contador eta Valverde, faborito nagusien artean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Contadorren (Tinkoff Saxo) eta Alejandro Valverderen (Movistar Team) arteko lehia izango da aurtengo Lombardiako Giroko gauza erakargarrienetako bat (zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en). Biek lider amaitu nahi dute denboraldia, UCIko sailkapenean.

Joaquin 'Purito' Rodriguez (Katusha) izango da kontuan hartzeko beste txirrindularietako bat, beste zenbait izen handirekin batera: Michal Kiatkowski munduko txapelduna, Rui Costa portugaldarra, Philippe Gilbertbelgikarra eta beste ‘klasikozale’ asko.

Txirrindulariek 254 kilometroko ibilbidea egingo dute, Como eta Bergamo artean. Lehen mendatea 58. Kilometroan aurkituko dute, Bellagio, hirugarren mailakoa.

Handik aurrera, gora eta behera arituko dira, etengabe, Italiako Giroan igotzen diren zenbait mendate igota: Colle de  Pasta, Gallo, Ganda eta Branca, esaterako, azken hori helmugatik 26 kilometrora. Azken kilometroetan, Garibaldu eta Boccola gainditu beharko dituzte, Bebennoko gainan jarritako helmugara iritsi aurretik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 Zuzenean 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena