16:46

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Wigginsek irabazi du urrea erlojuaren kontrako proban

Erredakzioa

Tony Martinek eskuratu du zilarra eta Tom Dumoulinek brontzea. Jonathan Castroviejo bizkaitarra hamargarren postuan sailkatu da Markel Irizar gipuzkoarrak 34. postuan bukatu du.

1:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bradley Wiggins britainiarrak eskuratu du urrezko domina Munduko Txapelketako erlojuaren kontrako proban. Tony Martin alemaniarrak zilarra irabazi du, eta Tom Dumoulin frantziarra brontzea.

Wiggins 56 minutu eta 25 segundoko denbora eginda nagusitu da Ponferradan. Jonathan Castroviejo bizkaitarra hamargarren postuan sailkatu da (1:44ra) eta Markel Irizar gipuzkoarrak 34. postuan bukatu du (3:39ra).

Martinen eta Wigginsen arteko lehia zirraragarria izan da, baina titulua 34 urteko britainiarrarentzat izan da azkenean. Wigginsek Tourra irabazi zuen 2012. urtean eta Londreseko Olinpiar Jokoetako erlojuaren kontrako proban nagusitu zen. Ponferradan lortutakoa bere aurreneko munduko titulua da.

Denborak onena helmugan:

1. Wiggins (GBR) 56:25
2. Martin (GER) 56:51
3. Dumoulin (NED) 57:06
4. Kiryienka (BLR) 57:13
5. Dennis (AUS) 57:23
6. Malori (ITA) 57:37
7. Oliveira (POR) 57:47
8. Vorobyev (RUS) 57:55
9. Barta (CZE) 58:08
10. Castroviejo (EUS) 58:09

Azken hamar urteotako palmaresa:

2005 Madril M.Rogers

2006 Salzburgo (AUT) F.Cancellara

2007 Stuttgart (ALE) F.Cancellara

2008 Varese (ITA) B.Grabsh
2009 Mendrisio (SUI) F.Cancellara
2010 Geelong (AUS) F.Cancellara
2011 Copenhague (DIN) T.Martin
2012 Limburgo (HOL) T.Martin
2013 Toscana (ITA) T.Martin
2014 Ponferrada (ESP) B.Wiggings

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena