17:49

Txirrindularitza

Zigorra

Tinkoff-Saxo eta UCI, aurrez aurre 'Kreuziger auzia'gatik

Mikel Dominguez | Eitb.eus

Taldeak Poloniako Itzuliaren taldean sartu zuen txekiarra, eta UCIk behin behinean zigortzea erabaki zuen. Erabakia kritikatu du Tinkoffek, oraindik ez dutelako erruduntzat jo.

  • Roman Kreuziger, Alberto Contadorrekin / EFE.

    Roman Kreuziger, Alberto Contadorrekin / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roman Kreuziger (Tinkoff-Saxo) ez dago Poloniako Itzulian. Frantziako Tourrera ere ez zen joan, taldearekin adostuta, 2011ko martxoa eta 2012ko maiatza bitarteko pasaporte biologikoan irregulartasunak ezagutara eman ostean. Ondo atera zitzaion Tinkoff-Saxori, Rafal Majka ordezkoa arrakastatsu ibili zelako Tourrean. Hiru urte gehiagorako berritu du kontratua.

Hala ere, taldeak Poloniara eramatea erabaki zuen, Stefano Peltrin zuzendariak gutun ireki batean azaldu duenez: "Maiatzean, Tourra hasi baino lehen, UCIk txirrindulariaren aurkako prozesu bat hasiko zuela esan zuen, baina ez zuen ezer esan behin behineko zigor bati buruz. Taldeak ez zuen zigortu, baina lasterketatik kanpo uztea erabaki zuen, bera eta taldea edozein espekulaziotik kanpo uzteko asmoz, garaipenerako lehian egon behar ginelako".

Tinkoff-Saxok Kreuziger taldearen "kide aktiboa" zela esan zien UCI eta Txekiako Federazioari, eta erantzunik ez jasotzean, Poloniako Itzulira eramatea erabaki zuen. Txirrindularia ikertzen ari da UCI, baina ez zegoen zigortuta.

Lasterketa hasi baino bi egun lehenago, UCIk "behin behineko zigorra" jakinarazi zion taldeari. Horrela azaldu zuen erabakia Brian Cooksonek, UCIko presidenteak, Cyclingnewsi: "Gure adituek manipulazio zantzu handiak aurkitu zituzten" pasaporte biologikoan, "eta azalpenak eskatu genizkien, baina ez ziren sinesgarriak izan. Egoera horretan, diziplinazko erabakiak hartzeko premia zegoen, eta ahal bezain laster egin dugu".

Erakundeak konfiantza osoa jarri zuen pasaporte biologikoan, dopinaren aurkako "oso erreminta erabilgarri eta eraginkorra", talderen batek "legalki eztabaida" dezakeen arren. Praktikan, UCIren irizpide aldaketak zera suposatzen du: pasaporte biologikoan oinarritutako kasuak positibo gisa hartzea.

Tinkoff-Saxoren Kreuziger Tourretik kanpo uzteko erabakia era ezberdinetan interpretatu zuten taldeak eta UCIk. Taldearentzat, txirrindularia "babesteko" modu bat izan zen, baztertzeko benetako arrazoirik ez zegoela uste zuten. UCIrentzat, aldiz, Tinkoff-Saxok modu "ulergaitz eta arraroan" jokatu zuen Tourretik kanpo utzita eta Poloniara eramanda.

Peltrinen arabera, "zigor bat soilik egiaztatutako oinarri eta ebidentziekin ezarri beharko litzateke", eta UCIren azkartasuna kritikatu du Kreuziger zigortzeko orduan, lasterketa baino 48 ordu lehenago besterik ez, "taldearen egutegia planifikatzeko gaitasuna arriskuan jarriz". Orain, UCIk behin behineko zigorra baieztatu du, pasaportearen "anomaliak" ikertzen dituen bitartean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena