Txirrindularitza
Ospitalean da
Erredakzioa
Katushako txirrindulariarekin batera, Niki Sorensen eta Andy Schleck faboritoak ere erori dira.
Joaquim 'Purito' Rodriguez, aurtengo Voltan. Efe.
Joaquim 'Purito' Rodriguez Katushako txirrindulariak erorikoa izan du Amstel Gold Race klasikoan. Ondorioz, kolpe handia hartu du bular aldean eta inguruko ospitale batera eraman dute.
Katusha taldeko masajista batek eraman du 'Purito' ospitalera, osasun probak egin eta kolpeak zenbateko larritasuna duen ikusteko.
Philippe Maertens prentsa arduradunak esan duenez, baliteke saihets bat hautsita izatea, baina oraindik goizegi da hori jakiteko.
Katushako txirrindulariarekin batera, Niki Sorensen eta Andy Schleck faboritoak ere erori dira.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 14:00 - 16:30 | TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa) |
27 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa