17:23

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia (6. etapa)

Clement holandarra izan da ihesaldiko gizonik indartsuena

Erredakzioa

Rudy Molard sailkatu da bigarren eta Pieter Serry hirugarren. Puritok segundoko aldea dauka Contadorrekin eta zazpikoa Tejay Van Garderen (BMC) estatubatuarrarekin.

2:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Stef Clement (Belkin) holandarrak irabazi du Kataluniako Itzuliaren seigarren etapa (El Vendrell eta Vilanova i la Geltru artekoa). Joaquim Rodriguezek, bestalde, aurreneko postuan jarraitzen du sailkapen nagusian eta igande honetan, azken etapan, liderraren elastikoarekin aterako da. Lau segundoko aldea dauka Alberto Contador bigarren sailkatuarekin.

Gaurkoan 172 kilometro egin behar izan ditu tropelak, eta haizea izan da protagonista nagusietako bat. Clementek amaiera biribila eman dio eguneko ihesaldiari. Azken metroetan atzean utzi du taldea eta berarentzat izan da garaipena. Rudy Molard sailkatu da bigarren eta Pieter Serry hirugarren.

Volta igande honetan erabakiko da. Txirrindulariek zortzi aldiz igo beharko dute Montjuïc, eta Puritok lidergoari eustea izango du helburu. Lau segundoko aldea dauka Contadorrekin eta zazpikoa Tejay Van Garderen (BMC) estatubatuarrarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena