Txirrindularitza
Tirreno-Adriatico, 4. etapa
Erredakzioa
Liderrek gehiego itxaron dute eraso egiteko, eta Michal Kwiatkowskik 16 segundoko aldea mantendu du sailkapen orokorrean.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Alberto Contador (Saxo-Tinkoff) gailendu da Tirreno-Adriaticoko laugarren etapa, Cittarele Selvarotondan. Nairo Quintana (Movistar) bigarren helmugaratu da. Michal Kwiatkowskik (Omega Pharma-Quick Step) liderraren maillota mantentzea lortu du.
Alexei Lutsenkok (Astana), Matthias Brändlek (IAM) eta Lloyd Mondoryk (Ag2r) osatutako ihesaldi bat heldu zen mendatera lasterketa buruan. Mondory, baina, bidean jausi eta atzean geratu zen. Tropelak, Igor Antonek eta Beñat Intxaustik (Movistar) gidatuta, iheslariak harrapatu zituen, 10 kilometro baino gutxiago falta zirenean.
Azken igoeran, Roman Kreuziger (Tinkoff-Saxo) bakarrik joan zen, alboan zituen Intxausti eta Stefano Pirazzi atzean utzita. Baina txekiarra atzetik zetorren liderraren zain egon zen. Atzeko taldetxo horretan, gehiegi itxaron zuen Contadorrek, baina erasoa jo eta azkenean, etapa irabazi zuen. Soilik Quintana hurbildu zitzaion, baina nagusitasunez irabazi zion Pintokoak. Kwiatkowski liderrarengandik 16 segundora jarri da.
4. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa