16:38

Txirrindularitza

PARIS-NIZA, 3. ETAPA

Slagterrek irabazi du etapa eta Geraint Thomas, liderra

Erredakzioa

Slagterrek Thomas gainditu du azken metrotan, esprintean. Biek azken mendatean jo dute erasora, eta segundo gutxira tropela helmugaratu da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tom Jelte Slagter (Garmin) holandarrak irabazi du Paris Nizako 4. etapa (201,5 kilometro, Nevers eta Belleville artean). Geraint Thomas britainiarra da orain lider berria.

Slagterrek Thomas gainditu du azken metrotan, esprintean. Biek azken mendatean jo dute erasora. Segundo gutxira tropela helmugaratu da, Wilco Kelderman (Belkin) aurrenekoa.

Agnoli (Astana), Didier (Trek) eta Quemeneur (Europcar) txirrindulariek osatu dute jardunaldiko ihesaldia, baina mendateetan indarra galdu dute eta ezin izan dute helmugara aurrenekoak heldu.

Ostegunean bosgarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 152,5 kilometro izando ditu Crèche-sur-Saone eta Rive-de-Gier artean.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena