16:25

Txirrindularitza

Paris-Niza, 3. etapa

Garaipena eta lidergoa, Degenkolbentzat

Erredakzioa

Zortzi segundoko aldea ateratzen dio Bohuanni frantziarrari sailkapen nagusian, eta 12 segundo Moreno Hoflandi.

  • Degenkolb, artxiboko irudi batean. Efe.

    Degenkolb, artxiboko irudi batean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

John Degenkolb alemaniarra (Team Giant-Shimano) gailendu da Paris-Nizako hirugarren etapako esprintean. 180 kilometro egin dituzte guztira, Toucy eta Magny-Tours artean. Denbora-sariek sailkapeneko lidergoan jarri dute Degenkolb.

Etapako bigarren postuan Matt Goss (OGE) australiarra sartu da, eta, hirugarren, aldiz, Jose Joaquin Rojas Gil (Movistar Team).

Gaur arteko liderra, Nacer Bouhanni frantziarra (FDJ.fr), zazpigarren izan da, Degenkolben denbora berean, baina jertse horia alemaniarrak jantzi du denbora-sariei esker.

Asteazkenean laugarren etapa lehiatuko dute, 201 kilometro Nevers eta Belleville artean.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena