11:29

Txirrindularitza

Talde bila

Samuk jarraitu nahi du, baina bi aste baino gehiago itxaron gabe

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohiak profesionala izaten jarraitu nahi du denboraldi honetan, baina ez du talde bilaketa 15 egun baino gehiago luzatu nahi.

  • Samuel Sánchez, talde bila. Argazkia: EITB.

    Samuel Sánchez, talde bila. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Samuel Sanchezek, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari ohiak, profesionala izaten jarraitu nahi du gutxienez denboraldi bat gehiago, baina ez du oraindik talderik topatu. Asturiarrak bi asteko muga ezarri dio bere buruari: "10-15 egun hauek oso garrantzitsuak dira, eta zerbait ixtea espero dut. Gehiago itxarotea neure buruari iruzur egitea izango litzateke".

Radio Euskadiko 'Fuera de juego' saioan egindako elkarrizketan, "langabezian" dagoela onartu du Sanchezek, baina "txirrindulari profesional bat bezala" bizi dela esan du. Txirrindulariari "defendatu beharreko maillot bat" baino ez zaio falta.

Errepideko txirrindularitza denboraldia hasita eta talde profesional guztiak lehiatzen ari diren honetan, "lehenbailehen zerbait ixtea" espero du oraindik Samuel Sanchezek. Asturiarrak aukerak ikusten ditu, eta itxaropena ez du galdu. Horregatik jarraitzen du entrenatzen. Euskalteleko txirrindulari ohiak ate-joka jarraituko du, ez dituelako oraindik "ezetz" guztiak jaso: "Deitzea eta erantzunik ez jasotzea da zailena. Hori errespetu falta bat da, eta ez litzateke inoiz gertatu beharko. Nahiago dut ezetz esatea, eta kito. Hori da gehien mintzen nauena".

"Orain arte ez badut ezer aurkitu, martxoan are zailagoa izango da". Hori dela eta, Asturiaskoak aste pare bateko muga ezarri du. Ia talde guztiak itxita daude, baina denboraldi hasiera honetan "azken orduko bajak" egon daitezke. Ez ditu izenak eman nahi, baina "WorldTourreko edo antzeko egitura duen ProContinental talde bat du buruan".

Ez badu hurrengo bi asteetan talderik aurkitzen, behin betiko erretiratuko da Samu: "Ez litzaidake gustatuko urtebete lehiatu gabe egon, entrenatzen eta gogor lan egiten, hurrengo urtearen zain. Ez da atsegina bizikleta horrela uztea". Asturiasko txirrindulariak errepidean esan nahi du agur.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena