Txirrindularitza
Tour San Luis, 5. etapa
Erredakzioa
Movistarreko italiarrak San Luiseko Itzuliaren bosgarren etapa irabazi du, eta gainera, Kolonbiako taldekidea lider jarri da.
Adriano Malori, Phinney eta Giacinti baino azkarragoa. Argazkia: Agencia San Luis.
Adriano Malorik (Movistar) San Luiseko Itzuliaren erlojupekoa irabazi du, Taylor Phinney (BMC) faboritoaren aurretik, 3 segundugatik. Haizea protagonista izan da 19,2 kilometroko etapan. AEBetako txirrindulariak ez ditu aitzakiak jarri nahi izan, baina garapen okerra hautatu duela onartu du, aldapan behera pedalei eragiteari utzi behar izan diolako.
Nairo Quintana, bere aldetik, sendo aritu da, eta Philip Gaimon (Garmin-Sharp) 26 segundu atzean utzi du sailkapen orokorrean. Kolonbiakoa ez da harritu erlojupekoan hain ondo aritzeagatik, eta ia erabakita utzi du Argentinako lasterketa.
5. ETAPAKO SAILKAPENA
1. Adriano MALORI (Movistar) 0:22:11
2. Taylor PHINNEY (BMC) 03''-ra
3. Jorge GIACINTI (San Luis Somos Todos) 29''-ra
4. Lawrence WARBASSE (BMC) 48''-ra
5. Andrey AMADOR (Movistar) 52''-ra
6. Manuel QUINZIATO (BMC) 53''-ra
7. Tom BOONEN (Omega Pharma-Quick Step) 57''-ra
8. Danilo HONDO (Trek Factory Racing) 01' 02''-ra
9. Eloy TERUEL (Jamis-Hagens Berman) 01' 03''-ra
10. Peter SAGAN (Cannondale) 01' 05''-ra
SAILKAPEN OROKORRA
1. Nairo QUINTANA (Movistar) 17:18:14
2. Phillip GAIMON (Garmin-Sharp) 26''-ra
3. Sergio GODOY (San Luis Somos Todos) 02' 01''-ra
4. Enzo MOYANO (San Luis Somos Todos) 02' 17''-ra
5. Marc DE MAAR (UnitedHealthcare) 02' 47''-ra
6. Peter STETINA (BMC) 02' 57''-ra
7. Julian ARREDONDO (Trek Racing Team) 02' 59''-ra
8. Eduardo SEPULVEDA (Bretagne) 03' 13''-ra
9. Darwin ATAPUMA (BMC) 03' 21''-ra
10. Miguel Ángel RUBIANO (Team Colombia) 03' 30''-ra
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa