12:45

Txirrindularitza

Krisia

Euskaltel taldeak lan-erregulazio plana aurkeztu du

L.E. | eitb.com

Ondorioz, ezin izango dute kontratuan adostutakoa kobratu: Samuel Sanchez, Igor Anton, Ruben Perez, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Jon Aberasturi eta Miguel Minués dira kaltetutako txirrindulariak.

  • Euskaltel taldea, 2013ko Espainiako Itzuliko podiumean. Efe.

    Euskaltel taldea, 2013ko Espainiako Itzuliko podiumean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskalteleko zazpi txirrindularik eta zenbait laguntzailek idatzi bat jaso dute taldeak lan-erregulazio plana martxan jarriko duela adierazteko. Lan-erregulazio plana taldearen desagertze prozesuaren parte da. Euskaltelek urte bukaeran esango du agur, behin betiko.

Euskaltelek hartutako erabakiaren ondorioz, txirrindulariek eta laguntzaileek ez dute kontratuan adostutako dirua kobratuko.

Kaltetutako zazpi txirrindulariak ondorengo hauek dira: Samuel Sanchez, Igor Anton, Rubén Pérez, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Jon Aberasturi eta Miguel Minguez.

Aipatutako txirrindulariek ez dute oraindik beste talderik aurkitu, eta, horrela jarraituz gero, lehiatzeko aukerarik gabe geratzeaz gain, kontratuetan aurreikusitako dirua eskuratu gabe geratuko dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena