12:55

Txirrindularitza

Ner Groupekin, akordiorik gabe

Madariaga: 'Euskadi Fundazioa euren eskuetan uzteko esan zidaten'

Erredakzioa

Miguel Madariagak Ner Groupen proiektuaren eta Euskadi Fundazioaren artean gertatutakoa argitu du Radio Euskadiko 'Fuera de Juego' saioan.

  • Miguel Madariaga. Argazkia: EITB

    Miguel Madariaga. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miguel Madariagak argi eta garbi utzi du Euskadi Fundazioaren eta Ner Groupek sortu nahi zuen proiektuaren artean gertatutakoa, Radio Euskadiko 'Fuera de juego' saioan. Madariagak bi aldeen artean ez dela inolako akordiorik egon azaldu du. "Jon Odriozolak zuzendutako proiektua babesteko prest nengoela esan nuen. Jakina Euskadi Fundazioak babestu egiten dituela horrelako proiektuak, baina prentsa-oharrean gauza asko nahastu ziren", esan du.

"Jon Odriozolaren proiektua ona zen, guztia antolatuta zuela esan zidan. Astelehenean batzarra izan genuen, eta Euskadi Fundazioa euren eskuetan uzteko esan zidaten. Euskadi Fundazioa ezin dela horrelako proiektu batean barnetatuta egon argi utzi nuen, beste eginbehar batzuk baititu", adierazi du Miguel Madariagak.

"Ez da akordiorik gauzatu, Ner Groupek Fundazioaren indar soziala nahi zuelako. Indar hori hogei urtetan eraiki da, ez egun batetik bestera", esan du bizkaitarrak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena