18:50

Txirrindularitza

Adierazpenak

Miguel Madariaga: 'Honek ez du irtenbiderik'

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko manager ohiaren ustez arazoak, gaur, ez du irtenbiderik. "20 urtetako lana pikutara joan da", esan du Miguel Madariagak.

7:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miguel Madariagak "triste eta gaizki" dagoela onartu du ETB2ko ‘Sin Ir Mas Lejos’ saioan. "Euskaldun askok 20 urtetan egindako lan guztia pikutara joan da", adierazi du Euskaltel-Euskadiko manager ohiak. Gainera, proiektua "Euskadirena" dela, eta "ez Euskaltelena", azpimarratu du, berriz ere.

Madariagak ez du konponbiderik ikusten. "Une honetan bertan egon beharko litzateke dirua mahai gainean. Euskaltelena, noski ezetz", esan du. "Arazoa irtenbiderik gabe zegoenean irten da kalera, beranduegi", adierazi du bizkaitarrak.

Proiektu berri baten aurrean jartzeko prest ez dagoela ere gogoratu du, "ezezkoak jasotzen nekatuta" baitago. Hala ere, "norbaitek euskal txirrindularitza lideratu beharko luke", Miguel Madariagaren ustez. "Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak agur esango du, %98an", azpimarratu du.

"Fernando Alonsok talde profesional indartsua egin nahi zuen. Zergaitik Euskaltelek ez du akordiorik onartu?", esan du Miguel Madariagak. Euskaltelek akordioaren inguruan egin duenarekin desadostasunean dagoela argi utzi du. "Prozesuaren buru izan behar zuen pertsona bat falta izan da", esan du bizkaitarrak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena