13:25

Txirrindularitza

20 urteren ostean

Agur Euskaltel Euskadiri

Erredakzioa

Telefonia enpresak gaur eman dio taldeko zuzendaritzari aurreko asteetan zabaldutako informazioaren konfirmazio ofiziala: Euskaltelek ez diola taldeari babes ekonomiko gehiako emango.

  • Euskaltel Euskadik 2013ko Tourrera eramandako taldea. Efe.

    Euskaltel Euskadik 2013ko Tourrera eramandako taldea. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurreko asteetan zabaldutakoa astearte goizean konfirmatu dute: Euskaltel Euskadi txirrindularizta taldea desagertu egingo da goi-mailan 20 urte eman ondoren.

Igor Gonzalez Galdeanok Euskadi Irratian konfirmatu duenez, Euskaltel enpresak gaur bertan eman die taldeko kirol arduradunei babesaren amaieraren konfirmazio ofiziala.

Euskaltel Euskadi taldearen arazo ekonomikoei buruzko lehen informazioak uztailaren hasieran zabaldu ziren. Mikel Astorkizak, Fundazioko kideak, Radio Euskadin elkarrizketatu zuten eta taldearen egungo egoera larria zela baieztatu zuen: "Nazioarteko babesle bat behar dugu euskal txirrindularitza aurrera egin dezan. Egoera zaila da, krisian bizi gara eta dirua behar dugu aurrera egiteko' (3,5 milioi euro gutxi gorabehera).

'Urte hasieran bagenekien zer nolako egoera genuen, nola euskal erakundeen diru-laguntza ez genuela izango eta etorkizuna beltza zela. Halere, azken momentura arte borrokatuko dugu, harreman batzuk ditugu baina ez dago ezer garbi. Dakigun gauza bakarra tadearen modeloa aldatuko dela bai ala bai".

Babesle berreen bila aritu dira harrez geroztik jo eta ke, baina emaitza positiborik gabe. Txirrindulariek duela aste batzuk jaso zuten gainontzeko taldeekin negoziatzeko baimena, gauzak batere ondo ez zihoazela adibide argia.

Urtean 3.5 milioi euro

Euskaltelek urtean 3,5 milioi euroko ekarpena egiten zuen 9 milioi euroko aurrekontuan, eta, aurten, bere gain hartu zuen instituzioei dagokien zatia, taldea mundu mailako eliteko txirrindularitzan lehiatu ahal izateko. Horrenbestez, 7 milioi euroko ekarpena egin du 2013an, aurtengo urteari zegokionaren bikoitza.

Euskaltelek ezin dio eutsi bakarrik, ordea, proiektuari. "Egoera hau ez da bideragarria etorkizunerako; beraz, babesle berri bat lortzea da proiektuaren iraunkortasuna bermatzen saiatzeko era bakarra", esan zuen enpresak uztailan ateratako ohar batean.

20 urte goi-mailan

Historian zehar, euskal taldeak Euskaltel telekomunikazio enpresa izan du babesle nagusi. Halere, euskal erakundeek ere beti lagundu dute, taldeari Euskadi izena jartzearen truke.

Euskaltel da, Lotto talde belgikarraren ondoren, profesional mailan urte gehien daramatzan babeslea: 20 denboraldi.

Larunbat honetan, taldea Espainiako Itzuliaren irteeran izango da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena