15:09

Txirrindularitza

Denboraldiaren hasiera

Murtzian eta Almerian lehiatuko da Samuel Sanchez, Tirreno prestatzeko

Erredakzioa

Italiako lasterketan egongo da Asturiaseko txirrindularia, baina Murtziako Itzulian eta Almeriako Klasikoan lehiatuko da lehenago, otsailaren amaieran.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak denboraldi hasieran lehiatuko dituen lehenengo lasterketak aurreratu ditu, Biciciclismoren arabera. Asturiarraren lehenengo itzuli garrantzitsua Tirreno-Adriatico lasterketa izango da, martxoaren 6tik 12ra.

Italiako lasterketa prestatzeko, Murtziako Itzulian (otsailak 23) eta Almeriako Klasikoan (otsailak 24) lehiatuko da. Bi itsasoetako lasterketaren ondoren, Euskal Herriko Itzulian egongo da Samuel Sanchez. Lehenengo zenbakia defendatuko du etxeko lasterketan, iazko Itzulia irabazita.

Asturiarrak ez du argitu zein izango duen helburu nagusi, Tirreno-Adriatico ala Itzulia. Ondoren, Italiako Giroan egongo da, zortzi urte eta gero, baina lehenago Ardenetako Hirukotean korrituko duen erabaki beharko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena