12:33

Txirrindularitza

Puerto Operazioaren epaiketa

Contadorrek bideokonferentziaz deklaratuko du otsailaren 22an

Erredakzioa

Dario Gadeo eta Pedro Diaz Lobato txirrindulariek datorren astelehenean deklaratu behar zuten, baina akusazioek lekuko horien testigantzak atzera bota dituzte.

  • Alberto Contador. EFE

    Alberto Contador. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Contador Frantziako Tourreko, Espainiako Vueltako eta Italiako Giroko irabazleak lekuko gisa deklaratuko du Puerto Operazioaren auziko epaiketan, otsailaren 22an. Txirrindularia Omango Tourretik itzuli eta bideokonferentzia baten bidez deklaratuko du Pintotik (Madril).

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Julia Patricia Santamaria epaileak aldeei egutegiaren azken aldaketen berri eman die.

Bestalde, Dario Gadeo eta Pedro Diaz Lobato txirrindulariek datorren astelehenean deklaratu behar zuten, baina akusazioek lekuko horien testigantzak atzera bota dituzte.

Horrela, astelehenean Jorg Jaksche alemaniarrak, Ivan Basso italiarrak eta Marcos Antonio Serrano espainiarrak deklaratuko dute soilik.

Jesus Manzano txirrindulariaren salaketak (As egunkarian, 2004an) baieztatu zituen Gadeo Costa Almeria-Paternina txirrindulari profesionalak.

Era berean, Diaz Lobatok dopina salatu zuen 2004an, Costa de Almeria taldeko txirrindularia zela. Orduan txirrindulari askok agurra ukatu zioten.

Zainketa katea

Akusazioek eta defentsek ia hiru ordu erabili zituzten atzo 2006an atzemandako odol eta plasma poltsen bilketa, kontserbazioa eta lekualdaketa nola egin ziren zehazteko. Horretarako 12 guardia zibil galdekatu zituzten epaiketan.

"Zainketa katea" deritzona da. Gertakariak jazo diren tokian hasten da, kasu honetan, Eufemiano Fuentes medikuaren eta Jose Luis Merinoren, haren bazkidearen, etxebizitzetan. Frogak babesteko arautegia bete dela demostratzeko helburua du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena