Txirrindularitza
Mallorcako Challengea
Erredakzioa
Txirrindulari australiarrak Alcudia Saria irabazi du, eta bigarren etapa garaipena lortu du proba honetan. Egoitz Garcia euskal txirrindularia laugarren izan da berriro.
Leigh Howardek bere bigarren garaipena lortu du Mallorcako Challengean. Argazkia: EITB
Leigh Howard (Orica-GreenEDGE) australiarrak irabazi du Alcudia Saria, Mallorcako Challengeko azken etapa. Howardek Campos Saria irabazi zuen astelehenean, eta bigarren garaipena du Challenge honetan.
Playa de Muron bukatu den 169,8 kilometroko etapa honetan hamahiru txirrindulari izan dira ihesaldian, baina helmugarako lau kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak. Zandio (Sky), Madrazo (Movistar Team), Serry (Omega Pharma-Quick Step) eta Astarloza (Euskaltel-Euskadi) izan dira ihesaldian, besteak beste.
Bestalde, Joan Horrachek bere azken lasterketa korritu du txirrindularitza profesionalean.
Sailkapena:
.1. Leigh Howard (AUS) ORICA GREENEDGE 4:15:29
.2. Maarten Wynants (BEL) BLANCO CYCLING TEAM db.
.3. Davide Cimolai (ITA) LAMPRE-MERIDA db.
.4. Egoitz Garcia (EUS) COFIDIS db.
.5. Jose Joaquín Rojas (ESP) MOVISTAR TEAM db.
.6. Angelo Tilikl (FRA) TEAM EUROPCAR db.
.7. Gianni Meersman (BEL) OMEGA PHARMA QUICK-S db.
.8. Robbie Hunter (RSA) GARMIN-SHARP db.
.9. Sergio Henao (COL) SKY PROCYCLIUNG db.
10. Rigoberto Uran (COL) SKY PROCYCLING db.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa