16:21

Txirrindularitza

Puerto Operazioa

Botero, Sevilla, Zaballa eta Jaksche Fuentesen bezeroak izan ziren

Erredakzioa

Guardia Zibilak konfirmatu egin du lau txirrindulariak Eufemiano Fuentes medikuaren bezeroak izan zirela 2006an.

  • Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

    Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guardia Zibilak konfirmatu egin du Puerto Operazioko epaiketan Santiago Botero, Oscar Sevilla, Constantino Zaballa eta Jorg Jaksche txirrindulariak Eufemeniano Fuentesen bezeroak izan zirela.

2006ko maiatzean Guradia Zibilak egindako ikerketetan, Botero eta Sevilla eta Fuentesekin indetifikatu zituen, eta Zaballa Merino Bartres medikuarenean ikusi zuten. Jaksche laborategi honen ondoko hotelean identifikatu zuten.

Santiago Botero kolonbiarraren arrebak, Comunidad Valenciana taldeko zerbitzu medikuen arduradunak, Eufemiano Fuentesekin zuen erlazioa ere aztertu zuten.

"Eufemiano Fuentesekin harremanetan jarri ziren kirolarien izenak soilik ziurtatu ditzakegu. Ezin dezaket beste izenik esan", esan du Guardia Zibileko ikerlariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena