13:02

Txirrindularitza

Puerto Operazioa

Belda: 'Odol poltsak ez dira nire taldeko txirrindularienak'

Redacción

Comunidad Valenciana eta Kelme taldeko zuzendari ohiak ukatu egin du Eufemiano Fuentesek zituen odol poltsen eta bere txirrindularien arteko harremana.

  • Vicente Belda. Argazkia: EFE

    Vicente Belda. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vicente Belsa Puerto Operazioan akusatua dagoen zuzendarietako batek argi utzi du epailearen aurrean aurkitutako odol poltsak ez direla bere txirrindularienak.

"Puerto Operazioa lehertu zenean, nazioko eta nazioarteko agintariak edozein motatako frogak egitera gonbidatu genituen, baina inork ez zigun ezer esan", azaldu du Comunidad Valenciana eta Kelme taldeko kirol zuzendari ohiak.

"UCIk baimendutako laborategira joan ginen Valentziara, eta DNAko 20 lagin utzi genituen. Ondoren Federazioari beste lagin bat bidali genion, eta CSDri beste bigarren bat, alderatzeko", esan du Beldak.

Aurkitutako odol poltsetan Comuinidad Valenciana taldeko txirrindularirik ez dagoela azpimarratu du, eta laginak alderatzera gonbidatu ditu epaileak. "Akusatuen artean, laginak eskaini ditugun bakarrak izan gara: hor dituzue, alderatu. Hala ere, akusatuta egoten jarraitzen dugu", adierazi du Vicente Beldak.

Eufemiano Fuentes Kelme taldeko medikua izan zenetik ezagutzen duela onartu du Beldak, baina 2003tik aurrera txirrindulariei ez diela Fuentes mediku gisa gomendatu azpimarratu du.

Fuentesek txirrindulariak eta beste kirolariak tratatzen zituela badakiela, baina odol-ateratzeei buruz ezer ez dakiela azaldu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena