Txirrindularitza
Sei baja
EITB
Pau Miquel, Jose Felix Parra, Unai Aznar, Miguel Angel Fernandez, Kiko Galvan eta Haimar Etxeberria dira; azken hori Red Bull-BORAn arituko da.
Kern Pharma Bajak; IRUDIA: KERN PHARMA
Kern Pharmak astelehen honetan iragarri du hurrengo denboralditik aintzin sei txirrindularik ez dutela taldean jarraituko. Pau Miquel, Jose Felix Parra, Unai Aznar, Miguel Angel Fernandez, Kiko Galvan eta Haimar Etxeberria dira sei txirrindulari horiek; azken horrek Red Bull-BORAn jarraituko du bere ibilbidea, profesional moduan.
Kern Pharmak sare sozialen bidez esan die agur sei txirrindulariei: "Eskerrik asko zuen konpromisoagatik, horrenbeste urtez egindako lanagatik eta nola izan zareten proiektu honen parte. Elkarrekin, irri egin, sufritu eta hazi gara; zorterik onena opa dizuegu", helarazi die txirrindulariei.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar