Txirrindularitza
Berritzea
EITB
Horrela, Espainako Vueltan bigarren postuan amaitu zuen Almeidak Tadej Pogacarren taldean jarraituko du hurrengo hiru denboraldietan, gutxienez.
Joao Almeida. Argazkia: EFE.
Joao Almeida txirrindulari portugaldarrak, 2025. denboraldiko Euskal Herriko Itzuliaren irabazle eta Espainako Vueltan bigarren sailkatua bera, UAE taldearekin luzatu du kontratua, 2028ra arte, taldeak berak jakinarazi duen bezala.
Almeida, 27 urtekoa, 2022an ailegatu zen Tadej Pogacar eloveniarra lider duen taldera; geroztik, UAEko txirrindulari nagusienetako bat bilakatu da, lasterketak lehiatzeko, eta baita, Pogacarreri laguntzeko. Azken horrek Frantziako Tourra lau aldiz irabazi du, orain arte.
"Oso pozik nago UAEko nire ibilbidea jarraitu ahal izateagatik. Lehenengo unetik, etxean bezala sentitu naiz. Taldearen giroak, profesionaltasunak eta konfiantzak txirrindulari hobe bihurtzen lagundu didate", nabarmendu du Almeidak, berritzea baieztatu ondoren.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar