16:21

Txirrindularitza

Azken etapa

2026ko Itzulia Bergaran amaituko da, Gorla, Asentzio eta Azkarate mendateak bi aldiz igo ondoren

EITB Media

Txirrindulariek, beraz, apirilean azken etapa gogorra gainditu beharko dute, ohikoa baino gogorragoa. Antzuolatik abiatu eta Bergarako hirigunean bukatuko da, 2004tik etapa amaierarik ez zuen herrian.

  • Azken etapako profila. Irudia: Itzulia

    Azken etapako profila. Irudia: Itzulia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2026ko Euskal Herriko Itzulia Bergaran (Gipuzkoa) bukatuko da, eta etapa hori erabakigarria izango da sailkapenerako, hiru mendate igoko baitituzte ibilbidean, antolatzaileek gaur aurreratu dutenez.

Azken hiru edizioetan Jonas Vingegaard danimarkarrak, Juan Ayuso kataluniarrak eta Joao Almeida portugaldarrak irabazi dute lasterketa. Apirilean azken etapa gogorra gainditu beharko dute txirrindulariek, Itzulian ohikoa dena baino gogorragoa.

Antolatzaileek 2026ko edizioari amaiera emango dion azken etapa aurkeztu dute gaur. Antzuola eta Bergara lotuko dituen ibilbidean, txirrindulariek Asentzio eta Azkarate mendateak, biak hirugarren mailakoak, eta Gorla, bigarren mailakoa, bi aldiz igo beharko dituzte.

Itzulia Bergarako hirigunean amaituko da, 2004az geroztik helmugarik hartzen ez zuen udalerrian. Oraingoan 133,7 kilometroko ibilbidea eta 3.000 metrotik gorako desnibel positiboa izango ditu etapak, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Recorrido de la última etapa. Imagen: Itzulia

Recorrido de la última etapa. Imagen: Itzulia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena