Txirrindularitza
Irregulartasunak
EITB
Lazkanoren pasaporte biologikoan agertzen diren irregulartasunak 2022, 2023 eta 2024koak dira, Movistarren aritu zen garaikoak.
Oier Lazkano, 2024ko Jokoetan. Artxiboko argazkia: EFE.
Red Bull-Bora-Hansgrohek taldetik baztertu du Oier Lazkano txirrindulari arabarra, Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak (UCI) behin-behinean zigortu ondoren, pasaporte biologikoan atzemandako irregulartasunak direla eta.
Lazkanoren pasaporte biologikoan agertzen diren irregulartasunak 2022, 2023 eta 2024koak dira, Movistarren arituzen garaikoak.
Euskal txirrindularia 2025ean joan zen Red Bull-Bora-Hansgrohe taldera, eta apirilaren 13an korritu zuen bere azken lasterketa, Paris-Roubaix.
"Oier Lazkano jada ez dela gure taldeko kidea jakinarazi nahi dugu. Erabakia UCIk behin-behinean eteteko hartutako erabakiaren ondorio da. UCIren ikerketak 2022-2024 denboraldietakoak dira, gure taldean sartu aurrekoak", esan du talde horren bozeramaileetako batek.
Movistarrek esan du Lazkanori egin zizkioten kontroletan negatibo eman zuela
Movistar Team taldearen enpresa kudeatzailea den Abarca Sportsek komunikatu bat igorri du Lazkanori taldean egin dizkioten kontrolek beti negatibo eman dutela jakinarazteko.
Jakinarazpen horretan nabarmendu dutenez, urriaren 30eko arratsaldera arte ez du horren berri jaso, eta UCIk aipatu dituen bost denboraldietatik taldearekin kontratua izan duen hirutan Estatuko eta nazioarteko erakundeek Lazkanori egin dizkioten kontrol guztiek, baita taldearen barrukoek ere, negatibo eman dute.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar