Txirrindularitza
Oier Lazkano
EITB
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak hartu du erabakia. Anomalia horiek 2022an, 2023an eta 2024an jaso ziren. Red Bull-BORA taldeko euskal txirrindulariak Paris-Roubaix lasterketan lehiatu zen azkenekoz, apirilaren 13an.
Oier Lazkano, 2024ko Olinpiar Jokoetan. Argazkia: EFE.
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak Red Bull-BORA taldeko Oier Lazkano euskal txirrindularia zigortu du, behin-behinean, pasaporte biologikoan "ez azaldutako anomaliak" izateagatik, ostegun arratsaldean iragarri duenez. Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak zehaztu du anomalia horiek 2022an, 2023an eta 2024an jaso zirela.
Red Bull-BORA taldeko txirrindulari gasteiztarra (azaroaren 7an 26 urte beteko ditu) Paris-Roubaix lasterketan lehiatu zen azkenekoz, apirilaren 13an. Lazkanok 2025eko denboraldia egin du debuta Red Bull-BORA taldearekin; Movistarren aritu zen aurretik, 2022tik 2024ra bitartean.
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak adierazi du ez duela besterik esango, prozedura indarrean dagoen bitartean. Osteguneko azken orduan, hainbat komunikabidek adierazi zuten Red Bull-BORA taldeak euskal txirrindularia kanporatuko duela; hori bai, Alemaniako taldeak ez zuen ofizialki baieztatu.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar