Txirrindularitza
Berritzea
EITB
Horrela, italiarrak euskal taldearekin hirugarren denboraldia osatuko du: "Talde honekin urtebeterako berritzeak nigan hasieratik sinetsi dutenen ondoan hazten jarraitzea erran nahi du".
Cristina Tonetti
Cristina Tonettik Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioarekin berritu du 2026 denboraldirako, euskal taldeak asteazken honetan jakinarazi duen bezala.
Horrela, 23 urteko txirrindulari italiarrak euskal taldearekin hirugarren denboraldia osatuko du: "Talde honekin urtebeterako berritzeak nigan hasieratik sinetsi dutenen ondoan hazten jarraitzea erran nahi du", nabarmendu du Tonettik, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko web-orriak jasotako adierazpenetan.
"Cristinak urte zaila izan du, osasun arazoekin. Hala ere, bilakaera aparta izan du, eta nabarmen egin du aurrera. Bere denboraldi amaiera izugarria izan da", nabarmendu du Ion Lazkano euskal taldearen kirol zuzendariak.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar