17:25

Txirrindularitza

Berritzeak

Nicolas Alustizak, Xabier Isasak eta Jokin Murguialdayk Euskaltel-Euskadirekin berritu dute, 2026rako

EITB

Horrela, Euskaltel-Euskadik 19 txirrindulari baieztatuta dauzka hurrengo denboraldirako.

  • Alustiza, IRUDIA: EUSKALTEL

    Alustiza, IRUDIA: EUSKALTEL

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltel-Euskadik Nicolas Alustiza, Xabier Isasa eta Jokin Murguialday txirrindularien berritzeak iragarri ditu; horrela, jada 19 txirrindulari baieztatu ditu euskal taldeak, 2026ko denboraldirako.

Alustiza, Isasa eta Murguialday baino lehen, Euskaltel Euskadik Iker Mintegiren berritzearen berri eman zuen, eta Yago Agirre, Unaiz Aznar, Samuel Fernández, Gari Ugarte eta Axel van der Tuuk ziklistak fitxatu zituela jakinarazi zuen.

Gainera, Jon Agirre, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Ander Ganzabal, Paul Hennequin, Txomin Juaristi, Jordi Lopez, Gotzon Martin, Louis Sutton eta Danny van der Tuuk txirrindulariek indarrean duten kontratuarekin jarraituko dute.

"Aurten eta euren ibilbidean, ondo lan egin duten hiru txirrindulari dira, eta ekarpenak egiten jarrai dezaketela uste dut. Ziur gaude orain arte ikusi duguna baino gehiago dutela emateko", nabarmendu du Jorge Azanza talde naranjaren kirol arduradunak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena