Txirrindularitza
Txinan
EITB
Txirrindulari zarauztarrak lehen podiuma lortu du Laboral Kutxa Euskadi taldearentzat Women’s World Tourreko lasterketa batean.
Usoa Ostolaza. Argazkia: @LABORALkTeam
Albisteak (2)
Usoa Ostolazak hirugarren egin du Guangxiko Tourrean, euskal taldeak Txinako lasterketan egindako lan onari amaiera bikaina emanda.
106 kilometroko ibilbidea izan duen azken etapan, % 11,7 eta % 16,5eko aldapak zituen 1,4 kilometroko horma batek erabaki du sailkapen nagusia. Lau aldiz igo behar izan dute horma hori.
Hirugarren eta laugarren igoeran, Ostolaza indartsuenekin izan da, eta Anna Hendersonek (LTK) eta Caroline Anderssonek (LIV) bakarrik gainditu dute zarauztarra.
Podiumeko hirugarren posturako esprintean, gipuzkoarrak bost aurkari gainditu ditu.
Taldekako sailkapenari dagokionez, Laboral Kutxa-Euskadi izan da onena, Ostolaza 3. sailkatzeaz gainera, Alba Teruel 14., Laura Tomasi 20. eta Yanina Kuskova 23. postuan sailkatu baitira.
Ostolazak denboraldi bikaina egin du. Besteak beste, Pirinioetako Tourra, Espainiako Txapelketan erlojupekoan zilarrezko domina eta errepideko proban brontzea irabazi ditu, eta bigarren egin du Italiako Giroan Mendiko sailkapenean.
Sailkapena
1 - Henderson, Anna (Lidl-Trek) 2:49:34
2 - Andersson, Caroline (Liv AlUla) d. b.
3 - Ostolaza, Usoa (Laboral Kutxa) + 0:59
4 - Komina, Marina (Li Ning Star) d. b.
5 - Bäckstedt, Elynor (UAE) d. b.
6 - Markus, Riejanne (Lidl-Trek) d. b.
7 - Blanco, Iurani (Human) d. b.
8 - Söderqvist, Karin (Team Coop) d. b.
9 - Garau, Marina (BePink) + 2:19
10 - Giuliani, Giulia (Roland) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar