Txirrindularitza
Debuta egingo du
EITB
Txirrindulari gasteiztarra, 20 urtekoa bera, Caja Rural-Alea taldetik iritsi da Nafarroako taldera, alegia, filialetik. Hain zuzen, beste bi txirrindulari ere igo dira bigarren talde horretatik: Ellande Larronde, eta Iker Villar.
Gorka Corres. Argazkia: Caja Rural-Seguros RGA.
Gorka Corres txirrindulari gasteiztarra profesionaletan lehiatzen hasiko da, Caja Rural-Seguros RGA taldean, Nafarroako taldeak asteartean iragarri duenez. Corres, 20 urtekoa bera, Caja Rural-Alea taldetik iritsi da Caja Rural-Seguros RGAra, alegia, filialetik. Hain zuzen, beste bi txirrindulari ere igo dira bigarren talde horretatik: Ellande Larronde eta Iker Villar.
Filialean emandako bi urteetan, Corresek zazpi garaipen eskuratu ditu, horietako bost, 2025eko denboraldian. "Ametsa betetzeaz gain", adierazi du txirrindulariak, Nafarroako taldeak bere web orrian jasotako adierazpenetan, "honek dakar ondorengo urteetan beste erronka bat izango dudala, eta ziklista gisa hobetzeko nahia. Gainera, aukera bikaina da berdez jantzita egin ahal izatea. Jakina, saririk onena da, eta aurreko urteetan egindako ahaleginak eman duen ordainsaria".
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar