Txirrindularitza
Munduko Txapelketa
EITB
Txirrindulari gipuzkoarrak Espainiako selekzioarekin jokatu du proba hori, asteazkenean; Australiak bereganatu du urrezko domina, Frantziak, zilarrezkoa, eta Suitzak, brontzezkoa.
Usoa Ostolaza, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.
Usoa Ostolaza Espainiako selekzioko euskal txirrindulariak seigarren postua lortu du Ruandan jokatzen ari diren 2025eko Munduko Txapelketako taldekako erlojupeko mistoan, asteazkenean. Australiak irabazi du urrezko domina, Frantziak, zilarrezkoa, eta Suitzak, brontzezkoa, eta Italiak eta Alemaniak, hurrenez hurren, laugarren eta bosgarren tokiak eskuratu dituzte.
Testuinguru horretan, Kigalin (Ruanda), Ostolazak txirrindulari hauek izan ditu taldekide, Espainiako selekzioan: Ivan Romeo, Raul Garcia Pierna, Hector Alvarez, Mireia Benito eta Paula Blasi. 56 minutu eta 25 segundo eginda, Espainiak, helmugaratu denean, denborarik onena zuen, baina, gerora, bost taldek aurreratu dute. Australiak lortu du garaipena, 54:30 eginda; 41,8 kilometroko ibilbidean, Frantziak baino bost segundo gutxiago eta Suitzak baino hamar segundo gutxiago baliatu ditu.
Horrenbestez, Australiak irabazi du, eta ziklista hauek izan ditu taldean: Brodie Chapman, Jay Vine, Luke Plapp, Michael Matthews, Amanda Spratt eta Felicity Wilson-Haffenden.
Sailkapena
1 – Australia 54:30
2 – Frantzia + 0:05
3 – Suitza + 0:10
4 – Italia + 1:24
5 – Alemania + 1:34
6 – Espainia + 1:55
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar