Txirrindularitza
Ruandan
EITB
Txirrindulari iruindarrak bigarren postua eskuratu du, banakako proban, asteartean, Kigalin (Ruanda). Megan Arens herbeheretarrak erdietsi du urrezko domina, eta Oda Aune Gissinger norvegiarrak lortu du brontzezkoa.
Paula Ostiz, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Paula Ostiz txirrindulari iruindarrak zilarrezko domina irabazi du 2025eko Munduko Txapelketan, banakako erlojupekoan, junior mailan, asteartean, Kigalin (Ruanda). Megan Arens herbeheretarrak lortu du urrezko domina, eta Oda Aune Gissinger norvegiarrak eskuratu du brontzezkoa.
Erlojupekoak 18,3 kilometroko ibilbidea izan du. Ostizek Arensek baino 35 segundo gehiago baliatu ditu lasterketa amaitzeko, eta Gissingerrek baino bi segundo gutxiago.
Ziklista nafarrak 18 urte ditu, eta Movistar taldean dabil. 2025eko denboraldian, zortzi garaipen daramatza; 2024an, Munduko Txapelketan ere, errepideko proban, zilarrezko domina irabazi zuen.
Sailkapena
1 - Megan Arens (Herbehereak) 25:47
2 – Paula Ostiz + 0:35
3 - Oda Aune Gissinger (Norvegia) + 0:37
4 - Roos Müller (Herbehereak) + 0:47
5 - Erin Boothman (Erresuma Batua) + 0:48
6 - Sidney Swierenga (Kanada) + 0:53
7 - Maria Okrucinska (Polonia) + 1:06
8 - Abigail Miller (Erresuma Batua) + 1:32
9 - Liliana Edwards (Estatu Batuak) d. b.
10 - Laura Five (Belgika) + 1:36
Urkaregi, hogeita zortzigarrena
Bestalde, modalitate eta maila berean, baina gizonezkoen proban, Eñaut Urkaregi larrauldarra 28. sailkatu da, Michiel Mouris (29:07) herbeheretarra 02:22ra duela. Ashlin Barry estatubatuarra zilarra izan da, denbora onenetik sei segundora, eta Seff Van Kerckhove belgikarra brontzea, zortzi segundora.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar