Txirrindularitza
Vuelta
EITB Media
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Giulio Pellizzari (Red Bull Bora Hansgrohe) italiarra, garaipena ospatzen. Argazkia: Europa Press
Giulio Pellizzari (Red Bull Bora Hansgrohe) italiarrak irabazi du Vueltako hamazazpigarren etapa, O Barco de Valdeorras eta El Morredero artean korritu dena (143,2 km). Uda honetan eskualde hori suntsitu duten suteen arrastoa oso nabaria zen gaurko helmuga hartu duten parajeetan.
Pellizzari, Vueltako gazterik onena, bere palmaresa estreinatu du El Morrederoko gailurrean, 3h.37.00 denborarekin, 39,6 kilometro orduko batez bestekoarekin. Bere atzetik helmugaratu dira Tom Pidcock 16 segundora, Jai Hindley 18ra, Jonas Vingegaard eta Joao Almeida 20ra.
Honenbestez, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Asteazken honetako etapa hasi baino lehen, tropelak azaldu du nahiago duela lasterketa neutralizatzea gorabeherarik izanez gero. Orain arte bi aldiz gertatu da aurtengo edizioan Bilboko eta Castro de Hervilleko etapetan, Israelen aurkako protestak direla eta. Txirrindulariek CPA sindikatuari galdetu ostean hartu dute erabaki hori.
Txirrindulariek badakite nondik abiatzen diren, baina ez nora iritsiko diren, horregatik nahiago dute hemendik aurrera kontsulta bat egin irteera hartu baino lehen.
Ostegun honetan hamazortzigarren etapa jokatuko da, Valladoliden hasi eta bukatuko den 27,2 kilometroko banakako erlojupekoa.
17. etapako sailkapena:
1. Pellizzari Giulio (Red Bull - BORA) 3:37:00
2. Pidcock Thomas (Q36.5 Pro Cycling Team) +0:16
3. Hindley Jai (Red Bull - BORA) +0:18
4. Vingegaard Jonas (Visma) +0:20
5. Almeida Joao (UAE) +0:22
6. Riccitello Matthew (Israel) +0:26
7. Gall Felix (Decathlon AG2R) +0:53
8. Træen Torstein (Bahrain) d.b.
9. Kuss Sepp (Visma) +0:58
10. Jorgenson Matteo (Visma) +1:44
Sailkapen nagusia:
1. Vingegaard Jonas (Visma) 64:53:55
2. Almeida Joao (UAE) +0:50
3. Pidcock Thomas (Pro Cycling) +2:28
4. Hindley Jai (Red Bull-Bora) +3:04
5. Pellizzari Giulio (Red Bull-Bora) +3:51
6. Gall Felix (Decathlon) +4:57
7. Riccitello Matthew (Israel-Premier Tech) +4:59
8. Kuss Sepp (Visma) +6:24
9. Træen Torstein (Bahrain) +7:06
10. Jorgenson Matteo (Visma) +10:16
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar