18:14

Txirrindularitza

VUELTA

Mads Pedersen nagusitu da Monforte de Lemosen

AGENTZIAK | EITB

Danimarkako txirrindulariak (Lidl-Trek) lasterketako 15. etapa irabazi du, 4 ordu, 2 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Ondoren, Orluis Aular venezuelarra eta Marco Frigo italiarra helmugaratu dira. Sailkapen nagusian, bestalde, Vingegaardek lidegoari eutsi dio.

  •  Mads Pedersen garaipena ospatzen Argazkia: EFE

    Mads Pedersen garaipena ospatzen Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mads Pedersen (Lidl-Trek) txirrindulariak irabazi du Espainiako Vueltako hamabosgarren etapa, A Veiga/Vegadeo eta Monforte de Lemos artean 167,8 kilometroko ibilbidearekin jokatu dena.

Danimarkako txirrindulariak bere lehen etapa irabazi du aurtengo edizioan, 4 ordu, 2 minutu eta 13 segundoko denbora eginda, batez beste 41,6 km/h-ko abiaduran. Ondoren, Orluis Aular venezuelarra eta Marco Frigo italiarra helmugaratu dira.

Top 10ean sartu dira Santiago Buitrago eta Egan Bernal kolonbiarrak, laugarren eta seigarren, hurrenez hurren. Faboritoen taldea, berriz, 13 minutu eta 32 segundora helmugaratu da.

Sailkapen nagusian, bestalde, Vingagaardek maillot gorriari eutsi dio, eta Almeida 48 segundora du orain.

15. etapako sailkapena:

1. Pedersen, Mads (Lidl-Trek) 4:02:13

2. Aular, Orluis (Movistar) d. b.

3. Frigo, Marco (Israel-Premier Tech) d. b.

4. Buitrago, Santiago (Bahrain) d. b.

5. Dunbar, Eddie (Jayco AlUla) d. b.

6. Bernal, Egan (INEOS) d. b.

7. Vervaeke, Louis (Soudal) d. b.

8. Vine, Jay (UAE) +0:08

9. Sheffield, Magnus (INEOS) d. b. 

10. Segaert, Alec (Lotto) +0:23

Sailkapen orokorra:

1. Vingegaard, Jonas (Visma) 57:35:33

2. Almeida, João (UAE) +0:48

3. Pidcock, Thomas (Q36.5 Pro Cycling) +2:38

4. Hindley, Jai (Red Bull-Bora) +3:10

5. Gall, Felix (Decathlon) +3:30

6. Pellizzari, Giulio (Red Bull-Bora) +4:21

7. Riccitello, Matthew (Israel-Premier Tech) +4:53

8. Kuss, Sepp (Visma) +5:46

9. Træen, Torstein (Bahrain) +6:33

10. Jorgenson, Matteo (Visma) +8:52

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena