Txirrindularitza
VUELTA
AGENTZIAK | EITB
Solerrek helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, eta ihes eginda iritsi da, 3 ordu, 48 minutu eta 22 segundoko denbora eginda. Vingegaard izan da bigarren, eta Joao Almeida portugaldarra hirugarren, irabazleak baino 40 segundo gehiago eginda.
Marc Soler Argazkia: EFE
Marc Soler (UAE) txirrindulari kataluniarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamalaugarren etapa, Aviles eta La Farrapona artean 135,9 kilometroko ibilbidearekin jokatu dena. Jonas Vingagaard (Visma) danimarkarrak, berriz, liderraren elastiko gorriari eutsi dio.
Solerrek helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, eta ihes eginda iritsi da La Farrapona mendateko helmugara, 3 ordu, 48 minutu eta 22 segundoko denbora eginda, batez beste 35,7 km/h-ko abiaduran. Vingegaard helmugaratu da bigarren, eta Joao Almeida portugaldarra hirugarren, irabazleak baino 40 segundo gehiago eginda.
Sailkapen nagusian, Vingagaardek maillot gorriari eutsi dio, eta Almeida 48 segundora du orain.
Igande honetan, hamabosgarren etapa jokatuko da, A Veiga/Vegadeo eta Monforte de Lemos artean, eta 167,8 kilometroko ibilbidea izango du.
14. etapako sailkapena:
1. Soler, Marc (UAE) 3:48:22
2. Vingegaard, Jonas (Visma) +0:39
3. Almeida, João (UAE) d.b.
4. Hindley, Jai (Red Bull-Bora) +0:43
5. Gall, Felix (Decathlon AG2R ) +0:48
6. Pellizzari, Giulio (Red Bull-Bora) +0:53
7. Riccitello, Matthew (Israel-Premier Tech) d.b.
8. Pidcock, Thomas (Q36.5) d.b.
9. Kuss, Sepp (Visma) d.b.
10. Pickering, Finlayl (Bahrain) +1:25
Sailkapen orokorra:
1. Vingegaard, Jonas (Visma) 53:19:49
2. Almeida, João (UAE) +0:48
3. Pidcock, Thomas (Q36.5) +2:38
4. Hindley, Jai (Red Bull-Bora) +3:10
5. Gall, Felix (Decathlon) +3:30
6. Pellizzari, Giulio (Red Bull-Bora) +4:21
7. Riccitello, Matthew (Israel-Premier Tech) +4:53
8. Kuss, Sepp (Visma) +5:46
9. Træen, Torstein (Bahrain) +6:33
10. Kuss, Sepp (Visma) +8:52
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar