18:08

Txirrindularitza

VUELTA

Almeida nagusitu da Anglirun, Vingegaarden aurretik helmugaratuta

AGENTZIAK | EITB

Duelu zirraragarri batean, txirrindulari portugaldarrak Vueltako etapa nagusia irabazi du, Jonas Vingegaarden aurretik helmugaratuta. Danimarkarrak, berriz, lidergoari eutsi dio.

  • Joao Almeida Argazkia: EFEko artxibo irudia

    Joao Almeida Argazkia: EFEko artxibo irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joao Almeida (UAE) portugaldarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamahirugarren etapa, Cabezon de la Sal eta Angliru artean 202,7 kilometroko ibilbidea izan duena, Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarraren aurretik helmugaratuta.

Lehia zirraragarri batean, Almeidak Vueltako etapa nagusia irabazi du, 4 ordu, 54 minutu eta 15 segundoko denbora eginda, batez beste 41,3 km/h-ko abiaduran. Txirrindulari danimarkarrak, berriz, lidergoari eutsi dio sailkapen nagusian.

Vingegaardek 46 segundora du orain Almeida, eta 2 minutu eta 18 segundora Tom Pidcock britainiarra.

Larunbat honetan, hamalaugarren etapak Avilesetik La Farrapona gainera eramango du tropela, 135,9 kilometroko ibilbidearekin.

Vueltak eten bat izan du Angliru mendatearen hasieran

Vueltako hamahirugarren etapak etenaldia izan du helmugatik 12,1 kilometrora, pertsona talde bat errepidean sartu baita Palestinako herritarrek Gazan bizi duten egoera salatzeko, eta Vueltan Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea arbuiatzeko.

13. etapako sailkapena:

1. Almeida, João (UAE) 4:54:15

2. Vingegaard, Jonas (Visma) d.b.

3. Hindley, Jai (Red Bull-Bora) +0:28

4. Kuss, Sepp (Visma) +0:30

5. Gall, Felix (Decathlon AG2R) +0:52

6. Pellizzari, Giulio (Red Bull-Bora) +1:11

7. Pidcock, Thomas (Q36.5) +1:16

8. Riccitello, Matthew (Israel-Premier Tech) d.b.

9. Ciccone, Giulio (Lidl) +2:15

10. Balderstone, Abel (Caja Rural) +3:06

 

Sailkapen orokorra:

1. Vingegaard, Jonas (Visma) 49:30:54

2. Almeida, João (UAE) +0:46

3. Pidcock, Thomas (Q36.5) +2:18

4. Hindley, Jai (Red Bull-Bora) +3:00

5. Gall, Felix (Decathlon) +3:15

6. Pellizzari, Giulio (Red Bull-Bora) +4:01

7. Riccitello, Matthew (Israel-Premier Tech) +4:33

8. Ciccone, Giulio (Lidl) +4:54

9. Træen, Torstein (Bahrain) +5:21

10. Kuss, Sepp (Visma) +5:26

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena