Txirrindularitza
Vuelta 2025
EITB
Txirrindulari belgikarra (Alpecin Deceuninck) da Espainiako Vueltako 80. edizioko lehen liderra, Turin-Reggia Di Venaria eta Novara artean jokatu den 186,7 kilometroko etapa irabazita.
Jasper Philipsen celebra la victoria Foto: EFE
Albisteak (4)
Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) belgikarrak jantzi du 2025eko Vueltako liderraren lehen maillot gorria, larunbat honetan Espainiako lasterketako lehen etapan esprintean gailendu ostean. Italian korritu dute, eta 186,1 kilometroko ibilbidea izan du.
2025eko Frantziako Tourreko hiru etapa bakarrik lehiatu ahal izan zituen esprinter belgikarrak, erorikoa izan baitzuen, eta azken orduan eman zuen izena Vueltan. Hala ere, oraingoan bere nagusitasuna erakutsi du berriro.
Philipsenek Ethan Vernon britainiarra (Israel-Premier Tech) eta Orluis Aular venezuelarra (Movistar) gainditu ditu azken esprintean, eta lau segundora helmugaratu dira Vernon eta Pepijn Reinderink (Soudal-Quick Step) herbeheretarra, tarteko esprinteko irabazlea.
Espainiako lasterketaren bigarren etapa igandean izango da, Alba herria eta Limone Piemonte eski estazioaren artean, eta 159,6 kilometroko ibilbidea izango du.
1. ETAPAKO SAILKAPENA
1. Philipsen, Jasper (Alpecin) 4:09:12
2. Vernon, Ethan (Israel - Premier Tech) d. b.
3. Aular, Orluis (Movistar) d. b.
4. Viviani, Elia (Lotto) d. b.
5. García Cortina, Iván (Movistar) d. b.
6. González, David (Pro Cycling) d. b.
7. Coquard, Bryan (Cofidis) d. b.
8. Silva, Guillermo Thomas (Caja Rural) d. b.
9. Pidcock, Thomas (Pro Cycling) d. b.
10. Mihkels, Madis (EF Education) d. b.
SAILKAPEN OROKORRA:
1. Philipsen, Jasper (Alpecin) 4:09:12
2. Vernon, Ethan (Israel - Premier Tech) d. b.
3. Aular, Orluis (Movistar) d. b.
4. Viviani, Elia (Lotto) d. b.
5. García Cortina, Iván (Movistar) d. b.
6. González, David (Pro Cycling) d. b.
7. Coquard, Bryan (Cofidis) d. b.
8. Silva, Guillermo Thomas (Caja Rural) d. b.
9. Pidcock, Thomas (Pro Cycling) d. b.
10. Mihkels, Madis (EF Education) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar