Txirrindularitza
Hurrengo edizioa
Agentziak | EITB
Vueltaren hurrengo edizioa abuztuaren 22tik irailaren 13ra izango da, eta "8 eta 12 km arteko" erlojupeko labur batekin hasiko da.
2026ko Vueltaren aurkezpena. Argazkia: EFE
2026ko Espainiako Vuelta Monakotik aterako da, "8 eta 12 km arteko" erlojupeko batekin, eta txirrindularitza 1 Formularekin lotuko du, ibilbidearen zati bat zirkuituan egingo baitute, antolatzaileek ostiral honetan azaldu dutenez.
Vueltaren hurrengo edizioa abuztuaren 22tik irailaren 13ra egingo dute, erlojupeko labur batekin hasiko da, eta hurrengo egunean lasterketa Frantziara pasatuko da, oraindik zehaztu gabe dauden hainbat etapa jokatzeko.
2026ko Vueltako irteeraren aurkezpen ofiziala egiten dutenean zehaztuko dituzte lasterketaren hasieraren nondik norakoak. Bere historian zehar bere muga naturaletatik kanpo hasiko den zazpigarren edizioa izango du Vueltak datorren urtean.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar