15:22

Txirrindularitza

4. etapa

Sarah Gigantek irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa, Piannezen nagusi izan ostean

EITB MEDIA

Txirrindulari australiarra Elisa Longoren (bigarren, 25 segundora) eta Marlen Reusseren (hirugarren, 25 segundora) aurretik heldu da. Ostolaza 20. izan da, 2 minutu eta 50 segundotara, eta ezin izan dio eutsi mendiko liderraren maillotari.

  • Sarah Giganteren artxiboko irudia, iaz Tour Down Under irabazi ostean

    Sarah Giganteren artxiboko irudia, iaz Tour Down Under irabazi ostean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sarah Gigante txirrindulari australiarrak irabazi du Italiako Giroko 4. etapa, azken bi kilometroetan egindako ihesaldi ikusgarriaren ostean. Hori dela eta, bakarrik heldu da Piannezeko gainera.

Elisa Longo Borghini izan da bigarren garailearekiko 25 segundora, eta harekin batera helmugaratu da Marlen Reusser hirugarren postuan. Hala, bada, Reusser sailkapen orokorreko lehen tokira itzuli da. Liderrak 16 segundo ateratzen dizkio Longo Borghini bigarrenari eta 34 segundo Gigante hirugarrenari.

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko Usoa Ostolaza 20. helmugaratu da etapan, Giganterekiko bi minutu eta 50 segundotara, eta mendiko liderraren maillota galdu du etapa irabazlearen mesedetan. Sarah Gigante da orain mendiko liderra 40 punturekin, eta Ostolaza bigarren postuan dago 25 punturekin.

Etapako sailkapena

1 - Sarah Gigante (Ag Insurance-Soudal Team) 3:56:22

2 - Elisa Longo (UAE Team) 00:25

3 - Marlen Reusser (Movistar Team) m. t.

4 - Antonia Neidermaier (CANYON/SRAM) 00:34

5 - Pauliena Rooijakkers (Fenix) 00:50

6 - Barbara Malcotti (Human Powered Health) 00:56

7 - Isabella Holmgren (Lidl-Trek) 01:01

8 - Lore De Schepper (Ag Insurance-Soudal Team) 01:01

9 - Yara Kastellijn (Fenix) 01:03

10 - Urska Zigart (Ag Insurance-Soudal Team) 01:12

Sailkapen orokorra

1 - Marlen Reusser (Movistar) 09:38:06Anna Henderson (Lidl) 5:41:10

2 - Elisa Longo Borghini (UAE) + 0:16

3 - Sarah Gigante (AG Insurance- Soudal Team) + 0:34

4 – Antonia Niedermaier (CANYON/SRAM) + 1:03

5 - Pauliena Rooijakkers (Fenix) + 1:48

6 - Anna Van Der Breggen (Team SD Worx-Protime) +1:53

7 - Yara Kasteljin (Feniz) + 1:54

8 – Isabella Holmgren (Lidl-Trek) + 1:57

9 - Lore De Schepper (Ag Insurance-Soudal Team) + 2:03

10 - Katrine Aalerud + 2:07 (Uno-X Mobility)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena