Txirrindularitza
World Tour lizentzia
Erredakzioa
UCIk 2013 urterako World Tour lizentzia eman dio talde laranjari eta Alberto Contadorren Saxo-Tinkoffi. 'Purito' Rodriguezen Katusha taldea zerrendatik at gelditu da.
Albisteak (2)
Nazioarteko Txirrindularien Batzordeak (UCI) 2013 denboraldirako World Tour lizentzia eman dio Euskaltel Euskadi taldeari. UCIk zerrendako 18 taldeak baieztatu ditu, eta Igor Gonzalez de Galdeanok zuzendutako talde laranjak txirrindularitzako ‘Lehenengo Mailan’ jarraituko du.
Alberto Contador madrildarraren Saxo-Tinkoff taldeak ere World Tour lizentzia eskuratu du, baina Joaquim ‘Purito’ Rodriguez 2012ko txirrindulari onenaren taldea (Katusha) zerrendatik kanpo utzi dute.
UCIk hurrengo 18 taldeak sartu ditu zerrenda ofizialean:
Astana, BMC, Cannondale, Lampre, Omega Pharma-Quick Step, Orica Green Edge, Sky, Vacansoleil, Movistar, AG2R, Euskaltel Euskadi, Rabobank talde ohia, Garmin Sharp, Argos-Shimano, Saxo Tinkoff, Francaise, Lotto Belisol eta RadioShack Nissan.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa