09:15

Txirrindularitza

Esklusiba Euskadi Irratian

Euskadi Fundazioak dirua zor die Euskalteleko txirrindulariei

Erredakzioa

Miguel Madariagak Euskadi Irratian esan duenez, Fundazioak azaroko txirrindularien nominak ordaintzeke ditu, eta autobusak saltzea da dirua ateratzeko modu bakarra.

  • Miguel Madariaga Euskalteleko txirrindulariekin. Argazkia: EITB

    Miguel Madariaga Euskalteleko txirrindulariekin. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Euskadi Fundazioak arazo ekonomiko larriak ditu, eta horrek Euskaltel txirrindulari taldeari zuzenean eragiten dio. Miguel Madariagak Euskadi Irratian adierazi duenez, “azaroko nomina zor zaie txirrindulariei eta langileei”.

“Zerua ilun ikusten da Euskadi Fundazioan. Pasatu ditugun momentu guztietatik, hauxe da txarrena”, esan du Miguel Madariagak. Euskadi Irratian datu zehatzak eman ditu Madariagak: “Azaroko eta abenduko nominak batuz gero, 857.000 euroko zorra daukagu, eta aukera bakarra autobusak Euskalteli saltzea da, 918.000 euro aterako baitziren autobusak salduta”.

“Ez baditugu autobusak saltzen, arazo larriak izango ditugu Fundazioan”, gaineratu du Miguel Madariagak.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena