Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa
7. etapa
EITB MEDIA
Ayusok helmugatik 500 metrora jo du erasoa, eta 4:20:26ko denborarekin helmugaratu da. Lau segundora sartu dira Isaac del Toro (UAE) mexikarra, Egan Bernal (INEOS) kolonbiarra eta Richard Carapaz (EF Education) ekuadortarra.
Ayuso garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.
Informazio gehiago (1)
Juan Ayuso (UAE Team Emirates) espainiarrak irabazi du ostiral honetan Castle di Sangro eta Tagliacozzo artean jokatu den Italiako Giroko 7. etapa, 168 kilometroko ibilbidea izan duena.
Ayusok helmugatik 500 metrora jo du erasoa, eta 4 ordu, 20 minutu eta 26 segundoko denborarekin helmugaratu da. Lau segundora sartu dira Isaac del Toro (UAE) mexikarra, Egan Bernal (INEOS) kolonbiarra eta Richard Carapaz (EF Education) ekuadortarra.
Etapa azken kilometroetan erabaki da. Ordura arte, Gianmarco Garofoli (Quick-Step), Manuele Tarozzi (Bardiani), Alessandro Tonelli (Polti) eta Nicolas Prodhomme (Decathlon) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia. Azken bost kilometroetan harrapatu dituzte.
Anten, % 10etik gorako aldapak dituen azken mendatearen hasieran, INEOS Grenadiersek hartu du agintea, Bernali eta Arensmani aukerak emateko.
Gero, aldapa gogorrenak iritsi aurretik, Bahrein saiatu da, eta UAEk fitxa mugitu du, aurrean Majka eta Del Toro jarrita. Gainera, Ayuso ondo kokatuta egon da beti, Roglic oso gertu zuela.
Ciccone (Lidl-Trek) izan da taldearen estrategia hausten saiatu den lehena, arrakasta handirik gabe. Txirrindulari espainiarrak, baina, lortu du bere asmoa. Azken metroetan jo du erasoa, eta ez du erantzunik jaso. Azken metroak lehen postuan egin ditu, eta denboraldiko bosgarren garaipena lortu du horrela.
Txirrindulari katalanak segundo baliotsuak urratu dizkio Primoz Roglici. Gaurkoan ez da protagonista izan, baina maglia arrosa eskuratu du, eta lau segundora du orain espainiarra.
7. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- AYUSO Juan (UAE) 4:20:25
2.- DEL TORO Isaac (UAE) +0:04
3.- BERNAL Egan (INEOS) d. b.
4.- ROGLIC Primož (Red Bull) d. b.
5.- CICCONE Giulio (Lidl) d. b.
6.- TIBERI Antonio (Bahrain) d. b.
7.- CARUSO Damiano (Bahrain) d. b.
8.- CARAPAZ Richard (EF) d. b.
9.- POOLE Max (Picnic) d. b.
10.- STORER Michael (Tudor) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - ROGLIC Primoz (Red Bull) 24:32:30
2 - AYUSO Juan (UAE) + 0:04
3 - DEL TORO Isaac (UAE) + 0:09
4 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:27
5 - POOLE Max (Picnic) + 0:30
6 - STORER Michael (Tudor) + 0:33
7 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:34
8 - VACEK Mathias (Lidl) + 0:37
9 - YATES Simon (Visma) +0:39
10 - CARAPAZ Richard (EF) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar