Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa
Maiatzak 16, ostirala
EITB MEDIA
Zazpigarren etapa menditsua izango da. Txirrindulariek 4 mendate gainditu beharko dituzte: 3. mailako bat, 2. mailako bi eta 1. mailako bat. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB4n 14:00etatik aurrera, eta ETB1en 15:05ean hasita.
2025eko Italiako Giroko 7. etapako profila. Irudia: Giro de Italia
Informazio gehiago (1)
Maiatzaren 16an, ostiralean, jokatuko da 2025eko Italiako Giroko 7. etapa, Castel di Sangro eta Tagliacozzo artekoa, eta 168 kilometroko ibilbidea izango du. Lau mendate izango ditu: 3. mailako bat, 2. mailako bi eta 1. mailako bat.
Tropela Apeninoetan sartuko da. Eguneko mendateen artean, Uranoko (2. mailakoa) igoera nabarmendu behar da; igoera laburra da, baina % 14rainoko maldak ditu.
Azken txanpan, txirrindulariek Tagliacozzo 1. mailako mendatea igo beharko dute. 11,9 kilometroko igoera honek % 13rainoko maldak ditu, eta, gainera, azken 200 metroak galtzada-harrizko tarte estu batean egingo dituzte.
Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB4n, 14:00etatik aurrera, eta ETB1en, 15:05etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 7. etapa (maiatzak 16, ostirala)
Ibilbidea: Castel di Sangro-Tagliacozzo
Distantzia: 168 km
Hasiera-ordua: 12:50
Amaiera ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h)
Mendiko saria: Roccaraso (3. maila), 7,4. kilometroan; Monte Urano (2. maila), 70. kilometroan; Vallo della Forcella (2. maila), 104,5. kilometroan; Tagliacozzo (1. maila), 168. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar