Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Aurkezpena
Erredakzioa
Ez da bakarrik igotzaileentzako Giroa izango, erlojupeko espezialistek eta txirrindulari erasokorrenek ere garaipena bilatzeko aukerak izango dituzte.
Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Ez da bakarrik igotzaileentzako Giroa izango, erlojupeko espezialistek eta txirrindulari erasokorrenek ere garaipena bilatzeko aukerak izango dituzte. Joaquin Purito Rodriguez eta Alberto Contador Milanen izan dira gaur.
Gabicce a Mare eta Saltara lotuko dituen zortzigarren etapan, 55,4 kilometroko erlojupekoan, minutu asko galtzeko beldur dira eskalatzaileak. Napoliko irteeran izango diren ez dute argitu txirrindulari nagusiek, ezta Alberto Contadorrek ere. "Giroak ibilbide oso polita du", esan du Contadorrek.
Maitzaren 13ko atseden egunaren ostean mendate gogorrak igo beharko dituzte txirrindulariek. Etapa Vajonten amaituko da, 1963an 1900 lagun hil ziren bertan uharka bat hautsi eta gero. Giroaren historian aurrenekoz Frantziako Galibier mendatea igoko dute txirrindulariek.
2013ko Giroaren 21 etapak:
-Larunbata, maiatzaren 4. 1. etapa: Napoli - Naspoli 156 kilometro.
-Igandea, maiatzaren 5. 2. etapa: Ischia- Forio. 17,4 kilometro. (Taldekako erlojupekoa)
-Astelehena, maiatzaren 6. 3. etapa: Sorrento - Ascea Marina. 212 kilometro
-Asteartea, maiatzaren 7. 4. etapa: Policastro - Serra San Bruno 244 kilometro.
-Asteazkena, maiatzaren 8. 5. etapa: Cosenza - Matera. 199 kilometro.
-Osteguna, maiatzaren 9. 6. etapa: Mola Di Bari - Margherita Di Savoia. 154 kilometro.
-Ostirala, maiatzaren 10. 7. etapa: San Salvo - Pescara. 162 kilometro.
-Larunbata, maiatzaren 11. 8. etapa: Gabicce a Mare - Saltara. 55,4 kilometro (Erlojupekoa)
-Igandea, maiatzaren 12. 9. etapa: Sansepolcro - Florencia. 181 kilometro.
-Astelehena, maiatzaren 13. Atsedenaldia
-Asteartea, maiatzaren 14. 10. etapa: Cordenons - Montasio. 167 kilometro.
-Asteazkena, maiatzaren 15. 11. etapa: Cave Del Predil - Erto (Vajont). 184 kilometro.
-Osteguna, maiatzaren 16. 12. etapa: Longarone - Treviso. 127 kilometros.
-Ostirala, maiatzaren 17. 13. etapa: Busseto - Cherasco. 242 kilometro.
-Larunbata, maiatzaren 18. 14. etapa: Cervere - Bardonecchia (Jafferau). 156 kilometro.
-Igandea, maiatzaren 19. 15. etapa: Cesana - Galibier. 150 kilometro.
-Astelehena, maiatzaren 20. Atsedenaldia
-Asteartea, maiatzaren 21. 16. etapa: Valloire - Ivrea. 237 kilometro
-Asteazkena, maiatzaren 22. 17. etapa: Caravaggio - Vicenza. 203 kilometro.
-Osteguna, maiatzaren 23. 18. etapa: Mori - Polsa (Cronoescalada). 19,4 kilometro.
-Ostirala, maiatzaren 24. 19. etapa: Ponte Di Legno - Val Martello. 138 kilometro.
-Larunbata, maiatzaren 25. 20. etapa: Silandro - Tre Cime Lavaredo. 202 kilometro.
-Igandea, maiatzaren 26. 21. etapa: Riese Pio X - Brescia. 199 kilometro.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa