Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

15:55

Italiako Giroa

Ostirala, maiatzak 24

Italiako Giroko 19. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Mortegliano–Sappada (157 km)

EITB MEDIA

Parte-hartzaileek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietako bi 2. mailakoak, etapako bigarren zatian.

  • Italiako Giroko 19. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

    Italiako Giroko 19. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Italiako Giroaren hemeretzigarren etapa maiatzaren 24an jokatuko dute, ostiralez. 157 kilometroko ibilbidea izango du, Morteglianon hasiko da, 13:10ean, eta Sappadan amaitu, 16:59tik 17:26ra bitartean. Txirrindulariek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 2. mailako bi eta 3. mailako bat; jardunaldiko bigarren zatian daude hirurak, eguneko gogortasuna bigarren zati horretan baitago pilatuta.

107. Italiako Giroaren hemeretzigarren etapa honetako aurreneko mendatea Passo Duron da. 104,9. kilometroan igo beharko dute, eta 2. mailakoa da. Igoera laburra da, 4,4 kilometrokoa, baina oso gogorra; batez beste, % 9,7ko malda du, eta aldapa batzuk % 18koak dira. 121,7. kilometroan, 3. mailako Sella Valcalda iritsiko da, eta azken kilometroetan, 150,8.ean, ziklistek Cima Sappada mendateari egin beharko diote aurre; 2. mailakoa da hori, eta 8,3 kilometroko igoera da. Batezbesteko malda % 4,8koa du, eta aldapa batzuetan % 15ekoa ere bada.

Cima Sappadatik helmugara bitartean, txirrindulariek zazpi kilometro gehiago egin beharko dituzte, jaitsieran; hor zehaztuko da, nolabait, zer ziklistak irabazten duen etapa hau.

Jarraitu zuzenean lasterketaren gaineko emanaldia, EITBn. 13:05ean hasiko da eitb.eus etapa ematen, eta osorik eskainiko dugu bertan; ETB4n, 14:30ean hasiko da, eta ETB1en, "Ez Da Giro" saioan, 15:00etan.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 19. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko 19. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 19. etapa (maiatzak 24)

Ibilbidea: Mortegliano – Sappada

Distantzia: 157 km

Goranzko desnibel metatua: 2.850 m

Hasiera-ordua: 13:10

Amaiera-ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:12 (39 km/h) | 17:26 (37 km/h).

Mendiko saria: Passo Duron (2. mailakoa), 104,9. kilometroan; Sella Valcalda (3. mailakoa), 121,7. kilometroan; Cima Sappada (2. mailakoa), 150,8. kilometroan.

AZKEN KILOMETROAK

Italiako Giroko 19. etaparen azken kilometroa

Italiako Giroko 19. etaparen azken kilometroa

CIMA SAPPADA (2. MAILAKOA)

Cima Sappadarako igoera, Italiako Giroaren 19. etapan. Irudia: giroditalia.it

Cima Sappadarako igoera, Italiako Giroaren 19. etapan. Irudia: giroditalia.it

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena