Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Larunbata, maiatzak 11
EITB MEDIA
Giroaren edizio honetako goi-mendiko lehen etapa da, eta Prati di Tivon amaituko da, 14 kilometro baino gehiagoko lehen mailako igoeraren ostean. Oso jardunaldi garrantzitsua izan daiteke.
Italiako Giroko zortzigarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it
2024ko Italiako Giroko zortzigarren etapa 107. edizioko goi-mendiko lehen jardunaldia da, maiatzaren 11koa. Spoletotik abiatuko da 12:45ean, eta 152 kilometro egin ostean, 16:57 eta 17:33 artean bukatuko da, Prati di Tivo lehen mailako mendateko eski-estazioan.
Antolakuntzak nabarmendutakoaren arabera, lautadarik ez dagoenez, sailkapen orokorra baldintza dezake zenbait egunetarako. Hiru mendate puntuagarri daude: amaierako Prati di Tivo (lehen mailakoa), Forca Capistrello (2. mailakoa, 37,1. kilometroan), eta Croce Abbio (3. mailakoa, 112,6. kilometroan). Forca Capistrelloko 16 kilometroko igoeraren eta Croce Abbioren artean, lasterketa Terminillo ondotik pasako da, gorabeherez jositako Capannellerako bidea hartu aurretik. Behin Croce Abbiora igota, txirrindulariek 30 kilometroko jaitsiera izango dute aurretik, azken igoeraren magalera heldu arte.
Patri di Tevok 14,5 kilometro ditu, batez besteko %7ko aldapekin, baita %12ko tramoak ere. Mendateak 22 bihurgune itxi ditu, eta antolatzaileen esanetan, lehen zatia da gogorrena. Azken hiru kilometroek %7ko desnibela dute.
Egunero bezala, EITBk zuzenean eskainiko du Italiako Giroko etapa garrantzitsu hau. Emankizuna 13:30ean hasiko da ETB4n, 14:00etan eitb.eus-en; 15:00etan, ETB1ek hartuko du ETB4ren lekukoa.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 8. etapa (maiatzak 11)
Ibilbidea: Spoleto – Prati di Tivo
Distantzia: 152 km
Goranzko desnibel metatua: 3850 m
Hasiera-ordua: 12:45
Amaiera-ordua: 16:57 (36 km/h) | 17:14 (34 km/h) | 17:33 (32 km/h)
Mendiko saria: Forca Capistrello (2. mailakoa), 37,1. kilometroan; Croce Abbio (3. mailakoa), 112,6. kilometroan; Prati di Tivo (lehen mailakoa), 152. kilometroan.
AZKEN KILOMETROA
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa