Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
5. etapa
EITB MEDIA
Cofidis taldeko ziklista frantziarra, azken metroetan, Michael Valgren (EF Education), Andrea Pietrobon (Polti Kometa) eta Enzo Paleni (Groupama) baino azkarrago ibili da. Lau gizon horiek izan dute jokoan etapa garaipena, eta sailkapen nagusian ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
Benjamin Thomas ihesaldiko indartsuena izan da, eta bosgarren etapa eskuratu du. Argazkia: EFE.
Benjamin Thomas Cofidis taldeko txirrindulari frantziarrak irabazi du, asteazkenean, 2024ko Italiako Giroaren bosgarren etapan, Luccan; izan ere, Thomasek ihesaldian harekin batera zihoazen gainerako hiru ziklistak menderatu ditu, azken metroetan, eta garaipena eskuratu du. Sailkapen nagusian, UAE Emirateseko Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta ez da aldaketa esanguratsurik izan aurreneko postuei dagokienez.
Etapa garaipena, beraz, ihesaldian izan da, eta gutxik espero zuten hori, aurreikuspena baitzen 107. Giroko hirugarren esprintaz gozatzeko moduan izango ginela. Egia esan, ihesaldi horretan izandako txirrindulariak eguneko onenak izan dira, baina beste ziklista batzuk ere ahalegindu dira, aurretik, lasterketa buruko multzoa sortzen; Geschkek (Cofidis), Askeyk (Groupama), Baisek (Polti Kometa) eta Tarozzik (Bardiani) lehenago jo dute aurrera, baina tropelak 3. mailako Passo del Bracco jaisten ari zirela harrapatu ditu.
Helmugarako 63 kilometro gelditzen zirela, Thomasek, Valgrenek, Panelik eta Pietrobonek minutu eta erdiko aldea zuten; aurretik hamar kilometro zituztela, ordea, aldea 45 segundokoa zen. Ondo moldatu dira, baina, eta garaipena haien artean jokatu dute; Thomasek erdietsi du hori.
Ostegunean, 2024ko Italiako Giroaren seigarren etapa jokatuko dute. Torre del Lago Puccinitik (Viareggio) hasi eta Rapolano Termen amaituta, 180 kilometro ditu jardunaldiak. 12 kilometro, hiru zatitan banatuta, legar gainean egin beharko dituzte parte-hartzaileek; azken igoerak, Serre de Rapolanon, batez beste % 20ko aldapak ditu. Antolakuntzaren arabera, ibilbide zorrotza da.
Etapako sailkapena
1 - THOMAS Benjamin (Cofidis) 3:59:59
2 - VALGREN Michael (EF Education) d. b.
3 - PIETROBON Andrea (Polti) d. b.
4 - PALENI Enzo (Groupama) + 0:03
5 - MILAN Jonathan (Lidl) + 0:11
6 - EWAN Caleb (Jayco) d. b.
7 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.
8 - MERLIER Tim (Soudal) d. b.
9 - KOOIJ Olav (Visma) d. b.
10 - MIHKELS Madis (Intermarche) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - POGACAR Tadej (UAE) 19:19:15
2 - THOMAS Geraint (INEOS) + 0:46
3 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (BORA) + 0:47
4 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) + 0:55
5 - RUBIO Einer (Movistar) + 0:56
6 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) + 1:07
7 - LOPEZ Juan Pedro (Lidl-Trek) + 1:11
8 - HIRT Jan Soudal (Quick-Step) + 1:13
9 - LUTSENKO Alexey (Astana) + 1:26
10 - CHAVES Esteban (EF Education) d. b.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa