Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:24

Italiako Giroa

Maiatzak 10, ostirala

Italiako Giroaren zazpigarren etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Foligno-Perugia (40,6 km)

EITB MEDIA

Italiako Giroko 107. edizioko bakarkako lehen erlojupekoa zazpigarren etapan jokatuko dute, Foligno eta Peruglia artean (40,6 kilometro). Ibilbidearen azken zatia da etapako gogorrena.

  • Italiako Giroko zazpigarren etaparen profila.

    Italiako Giroko zazpigarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maiatzaren 10ean, ostiralez, jokatuko den Italiako Giroaren zazpigarren etapa erabakigarria izan daiteke, lasterketako sailkapen orokorrari begira. 40,6 kilometroko banakako erlojupekoa Folignotik abiatu eta Perugian amaituko da; lehen txirrindulariak 13:00etan ekingo dio ibilbideari; azkenak, berriz, 16:22an hasiko du etapa. Une horretan, maglia arrosa duen txirrindularia izango da hori, sailkapen orokorrean lehen tokian dagoena. Amaiera 17:09an izatea aurreikusi dute.

Ibilbidearen 40 kilometroak bi zatitan bana daitezke. Lehengo 32 kilometroak lauak dira, Perugiara iritsi arte. Han, bidea gogortu egingo da, Casaglia igo beharko dutelako: % 16ko desnibelarekin. Handik helmugara, igoera konstatea da, azken kilometroetan %10eko igoera duten tarteekin. Italiako Giroko antolakuntzak ohartarazi duenez, bukatzeko sei kilometro eta erdi falta direla, Casagliarako 1300 metroko igoerak batez beste %12ko maldak ditu, %16ra arteko zatiekin. Eguneko igoera puntuagarri bakarra Casaglia da, 4. mailako mendatea.

Espezialistek aprobetxatzeko moduko eremuak ditu etapak, baina baita txirrindulari indartsuenentzat aproposak diren igoerak ere. Badirudi sailkapen orokorreko postu onenen bila doazen lasterkariek aukera izango dutela abantaila areagotzeko.

Ikusi etapa zuzenean EITBn: eitb.eus-en, 12:50ean, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko zazpigarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko zazpigarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 7. etapa (maiatzak 10)

Ibilbidea: Foligno-Perugia (banakako erlojupekoa)

Distantzia: 40,6 km

Goranzko desnibel metatua: 400 m

Hasiera-ordua: 13:00 (lehen txirrindularia)

Amaiera-ordua: 17:09 (azken txirrindularia, 49 km/h)

Mendiko saria: Perugia (4. mailakoa), 40,6. kilometroan

AZKEN KILOMETROA

Italiako Giroko zazpigarren etaparen azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko zazpigarren etaparen azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

CASAGLIA (4. MAILAKOA)

Casaglia igoera, Italiako Giroaren zazpigarren etapan. Irudia: giroditalia.it

Casaglia igoera, Italiako Giroaren zazpigarren etapan. Irudia: giroditalia.it

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena