Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

10:42

Italiako Giroa

Asteartea, maiatzak 7

Italiako Giroko laugarren etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Acqui Terme–Andora (187 km)

EITB MEDIA

Esprinterrentzako aukera aproposa. Azken 800 metroak lauak dira, eta bukaeran, etapak 650 metroko zuzengunea du.

  • Italiako Giroko laugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

    Italiako Giroko laugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maiatzaren 7an, asteartea, Italiako Giroaren laugarren etapa jokatuko da. Abiapuntua Acqui di Termen izango du eta bukaera Andoran, 187 kilometroko ibilbidea eginda. Tartean mendate bakarra izango dute, Colle Melogno, helmugatik urrun, 100 kilometrora.

Txirrindulariak 12:35ean abiatuko dira eta iritsiera 17:00etarako aurreikusita dago (abiadura azkarrenean) eta 17:28etarako abiadura motelenean.

Etapa laua izendatu badute ere, lehenengo kilometroek nolabaiteko zailtasuna dute. Tropelak Val Bormida eta Apeninoak gurutzatuko ditu kostaldera iritsi aurretik. Melogno igotzean 1.000 metrora iritsiko dira; ondoren, Savonara jaitsiko dira Cadibona muinotik. Hortik ibilbidea laua da Andorako helmugaraino.

Bitxikeria gisa, jaitsiera horrek Milano-Sanremo klasiko ospetsuaren ibilbide bera du.

Azken hiru kilometroetan, errepidea bihurgunetsua da Andorara iritsi arte. Azken 800 metroak ia guztiz zuzenak dira, eta bukaeran 650 metroko zuzengunea izango dute, 8 metroko zabalerarekin, esprinta jokatzeko ezin egokiagoa.

2024ko Italiako Giroko laugarren etapa zuzenean ikus daiteke, osorik, 12:20ean, eitb.eus-en; 14:30etatik aurreraETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko laugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko laugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 4. etapa (maiatzak 7)

Ibilbidea: Acqui Terme - Andorra

Distantzia: 190 km

Goranzko desnibel metatua: 1.700 m

Hasiera-ordua: 12:35

Amaiera-ordua: 17:00 (43 km/h) | 17:14 (41 km/h) | 17:28 (39 km/h).

Mendiko saria: Colle del Melogno (3. mailakoa), 88,1. kilometroan.

 

AZKEN KILOMETROA

Italiako Giroko laugarren etaparen azken kilometroa: Irudia:giroditalia.it

Italiako Giroko laugarren etaparen azken kilometroa. Irudia:giroditalia.it

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena