Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Astelehena, maiatzak 6
EITB MEDIA
Igoera puntuagarri bakarra du hirugarren etapa, laugarren mailakoa. Ibilbidea laua da, eta esprintean erabaki daiteke.
Italiako Giroko hirugarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it
2024ko Italiako Giroaren hirugarren etapa maiatzaren 6, astelehenean, korrituko dute. Novaran hasi eta Fossanon amaituko da 166 kilometroko ibilbidea. 13:25ean ekingo diote etapari txirrindulariek, eta irabazlea 17:02 eta 17:22 artean iristea aurreikusi dute. Etapa laua da, mendate bakarrekoa (Lu, 4. mailakoa), eta horixe izango da Mendiko Sari Nagusirako igoera puntuagarri bakarra.
Etaparen erdialdean dituen "igoera eta jaitsiera" txiki batzuk nabarmendu ditu Giroak, argitaratutako informazio teknikoan. Lu mendatea 58,1. kilometroan iritsiko da. Ondoren, 143,9. kilometroan, Cherasco gainak emozioa ekar dezake, nahiz eta puntuagarria ez izan; han dago, hain zuzen ere, eguneko bigarren eta azken esprinta.
Etaparen azken hiru kilometroak lauak dira, bihurgune itxi batekin amaierarako 1.300 metro faltan. Esprint jendetsua ikus dezakegu, Giroko lehen bi etapak menditsuak izan ostean esprinterrentzat lehen aukera izan daitekeelako.
2024ko Italiako Giroko lehen etapa zuzenean ikus daiteke, osorik, 13:00etan, eitb.eus-en; 15:00etatik aurrera, ETB1ek ere bat egingo du lasterketarekin.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 3. etapa (maiatzak 6)
Ibilbidea: Novara-Fossano
Distantzia: 166 km
Igoera maila: 750 m
Irteera-ordua: 13:25
Iritsiera-ordua: 17:02 (46 km/h) | 17:12 (44 km/h) | 17:22 (42 km/h)
Mendiko Saria: Lu (4. mailakoa), 58,1. kilometroa
AZKEN KILOMETROA
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa