Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

13:19

Italiako Giroa

Larunbata, maiatzak 4

2024ko Italiako Giroko lehen etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Venaria Reale-Torino (140 km)

EITB MEDIA

Colle Maddalena mendateak, 2. mailakoa eta helmugatik 22 kilometrora, lehiarako eta ikuskizunerako bidea irekiko du Giroaren estreinako etapan. Edizio honetan, Torinok Supergan orain dela 75 urte izandako istripuko biktimak omenduko ditu.

  • 2024ko Italiako Giroko lehen etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

    2024ko Italiako Giroko lehen etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Italiako Giroko lehen etapa Venaria Realen hasiko da, 13:55etik aurrera, maiatzaren 4an, larunbatez. Torinon bukatuko da, 17:05 eta 17:26 artean. Txirrindulariak 140 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Mendiko Sari Nagusirako hiru mendate puntuagarri pasata. Hirugarren Colle Maddalena da, 2. mailakoa, helmugatik 22 kilometrora.

Antolakuntzaren esanetan, Giroaren 107. edizioko lehen etapa hau "mugitua" izango da, eta amaiera "estua" du. Beraz, kapitainak "agerian" geratuko dira hasieratik: hau da, sailkapen orokorrean ondo geratu nahi dutenek lehen egunetik erakutsi beharko dute.

Aurtengo Italiako Giroko parte hartzaileek Berzano di San Pietro (4. mailakoa, 48,4. kilometroan) eta Superga (3. mailakoa, 78,5. kilometroan) mendateak izango dituzte lehenik eta behin. Supergako pasabidea bereziki hunkigarria izango da, 1949an Torino futbol-taldeak han izandako hegazkin-istripua gogoratuko dutelako. 31 pertsona hil ziren orduan, horietatik 18, jokalariak.

Colle Maddalena etapako hirugarren helmuga puntuagarria da, 6,1 kilometroko igoera, batez beste %7,4ko aldapekin: %12ra ere iritsiko dira malda batzuk. Giroko txirrindulari sendoenak hor lanean ikustea espero da, nola dauden erakusteko. Ondoren, 22 kilometro egin beharko dituzte amaieraraino, Torinon, Piamonteko hiriburuan.

EITBk zuzenean eskainiko du etapa, 13:40tik aurrera, osorik, eitb.eus-en, eta 15:00etan, ETB1en.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko lehen etaparen profila. Irudia. giroditalia.it

Italiako Giroko lehen etaparen profila. Irudia. giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 1. etapa (maiatzak 4)

Ibilbidea: Venaria Reale – Torino

Distantzia: 140 km

Batezbesteko igoera: 1850 m

Irteera-ordua: 13:55

Iritsiera-ordua: 17:05 (44 km/h) | 17:15 (42 km/h) | 17:26 (40 km/h).

Mendiko saria: Berzano di San Pietro (4. mailakoa), 48,4. kilometroan; Superga (3. mailakoa), 78,5. kilometroan; Colle Maddalena (2. mailakoa), 118,1. kilometroan.

AZKEN KILOMETROA

2024ko Italiako Giroko azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it.

2024ko Italiako Giroko azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it.

COLLE MADDALENA (2. MAILAKOA)

Colle Maddalena, Italiako Giroko lehen etapan. Irudia: giroditalia.it.

Colle Maddalena, Italiako Giroko lehen etapan. Irudia: giroditalia.it.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena