Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
107. edizioa
EITB Media
Lasterketaren 107. edizioa 2024ko maiatzaren 4an hasiko da, Turinen, eta hilaren 26an amaitu, Erroman.
2024ko Italiako Giroko garaikurra. Argazkia: EITB Media
Italiako Giroak ostiral honetan (urriak 13) aurkeztu du 107. edizioaren ibilbidea. Lasterketa 2024ko maiatzaren 4an hasiko da, Turinen, eta hilaren 26an bukatuko da, Erroman. Aurkezpen ekitaldia Trentoko Probintzia Autonomoko Jauregian egin da.
Estreinako etapa Turingo Venaria Realetik irten eta Turingo erdigunean amaituko da, 136 kilometroko ibilbidea egin ostean. Txirrindulariek 4. mailako mendate bat, 3. mailako bat eta 2. mailako beste bat gainditu beharko dituzte. Bestalde, azken etapa Erroman hasi eta amaituko da, eta 126 kilometroko ibilbide laua izango du.
Guztira, zazpi izango dira goian amaituko diren etapak, eta goian bukatzen ez den beste mendiko jardunaldi bat ere gehituko zaie aipatutako beste horiei.
Bigarren etapa Oropako santutegian (1. mailakoa) amaituko da. Ondoren, zortzigarren egunera arte ez dira agertuko mendate handiak. Zortzigarren etapako helmuga, ordea, Prati di Tivon (1. mailakoa) egongo da kokatuta. Gainera, 10. etapa lehen mailako Cusano Mutri igota bukatuko da.
Hirugarren astean, 15. etapa (Manebra del Garda - Livigno, 220 km) gogorra korritu beharko dute txirrindulariek, jardunaldian 3. mailako bi mendate, 2. mailako bat eta 1. mailako beste bi gainditu beharko baitituzte. Gainera, azken igoera biak bata bestearen atzean egin beharko dituzte ziklistek: Forcola di Livigno (helmugatik 20 kilometrora) eta Livigno (Mottolino). Hurrengo egunean, 16. etaparen txanda izango da: hasierako kilometroetan, Stelvioko igarobidea (maila berezikoa) gainditu beharko du tropelak; ondoren, helmugarako 12 kilometro falta direnean amaituko dute Pinei (1.mailakoa) igotzen, eta 2. mailako Santa Cristina Valgardena (Pana mendia) gainean bukatuko da. Horrez gain, maiatzaren 22an, 17. etapan, txirrindulariek 2. mailako bi mendate, 3. mailako bat eta 1. mailako beste bi igo beharko dituzte. Helmuga Brocon gainean (1. mailakoa) egongo da.
Azken-hirugarren eta azken-aurreko etapak ere menditsuak izango dira. Hala, 19. etapa Sappadan amaituko da. Sappada gaina (2. mailakoa) igo ostean, 6,2 kilometro faltako dituzte amaierara heltzeko, ia guztiak maldan behera, baina azken metroetan aldats gogorra izango dute. Azkenik, 20. etapa ez da goian bukatuko, baina txirrindulariek birritan gainditu beharko dute Grappa mendia (1. mailakoa): helmugarako 76 kilometro falta direnean igoko dute lehengo aldiz, eta bigarrenez igo ostean 30,5 kilometro faltako zaizkie helmugarako.
2024ko Giroak bi erlojupeko izango ditu: 7. etapakoa (Foligno-Perugia, 37,2 km) eta 14.ekoa (Castglione delle Stiviere-Desenzano del Garda, 31 km).
2024ko Italiako Giroko etapa guztiak:
1. etapa (larunbata, maiatzak 4): Venaria Reale - Turin (136 km)
2. etapa (igandea, maiatzak 5): San Francesco al Campo - Oropako santutegia (Biella) (150 km)
3. etapa (astelehena, maiatzak 6): Novara - Fossano (165 km)
4. etapa (asteartea, maiatzak 7): Acqui Terme - Andora (187 km)
5. etapa (asteazkena, maiatzak 8): Genova - Lucca (176 km)
6. etapa (osteguna, maiatzak 9): Viareggio - Rapolano Terme (177 km)
7. etapa (ostirala, maiatzak 10): Foligno - Perugia (erlojupekoa, 37,2 km)
8. etapa (larunbata, maiatzak 11): Spoleto - Prati di Tivo (153 km)
9. etapa (igandea, maiatzak 12): Avezzano - Napoles (206 km)
ATSEDEN EGUNA (astelehena, maiatzak 13)
10. etapa (asteartea, maiatzak 14): Pompei - Cusano Mutri (Bocca della Selva) (141 km)
11. etapa (asteazkena, maiatzak 15): Foiano di Val Fortore - Francavilla al Mare (203 km)
12. etapa (osteguna, maiatzak 16): Martinsicuro - Fano (183 km)
13. etapa (ostirala, maiatzak 17): Riccione - Cento (179 km)
14. etapa (larunbata, maiatzak 18): Castiglione delle Stiviere - Desenzano (contrarreloj, 31 km)
15. etapa (igandea, maiatzak 19): Manerba del Garda - Livigno (Mottolino) (220 km)
ATSEDEN EGUNA (astelehena, maiatzak 20)
16. etapa (asteartea, maiatzak 21): Livigno - Santa Cristina Gherdëina (Pana mendia) (202 km)
17. etapa (asteazkena, maiatzak 22): Sëlva - Brocon gaina (154 km)
18. etapa (osteguna, maiatzak 23): Fiera di Primiero - Padua (166 km)
19. etapa (ostirala, maiatzak 24): Mortegliano - Sappada (154 km)
20. etapa (larunbata, maiatzak 25): Alpago - Bassano del Grappa (175 km)
21. etapa (igandea, maiatzak 26): Erroma - Erroma (126 km)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa